Break On Stage

hip-hop kalean. Dalbera. Flickr
hip-hop kalean. Dalbera. Flickr

60. hamarkadan sortu zen Hip-Hopa ez da inoiz zaharkituta geratu. Kaleko dantza ikusgarriengatik ezagutzen dugu gehien bat, baina askoz ere gehiago da. Bizitzeko modua da, kultura, artea, musika, dantza bera… guztiak uztartzen dira bi hitz labur horien atzean.

Estatu Batuetan, New York-en sortua, mundu osora zabaldu da, eta gurean ere jende asko harrapatu du hip-hoparen erritmoak.

“Break On Stage” jaialdia da Euskal Herrian bizitzeko modu honen erakusgarri nagusia, eta zortzigarrenez egingo da aurten. La Casillan, Maiatzaren 2an.