Bilbao BBK Live festibalak ateak zabaldu ditu

Depeche Mode - NRK P3 cc
Depeche Mode - NRK P3 cc

Jadanik motorrak bero, atzo muntaturik zeuden burdinezko eskeleto handiak, eszenatoki erraldoiak. Bertatik aterako dira doinuak eta musika osoa, bertan egongo dira anpliak, gitar-joleak, baxu-joleak eta bateristak. Jendearen atentzio guztia ere bai noski. Aurtengo kartela inoiz baino “poperoagoa” da baina horrek ez dio zitari indarrik kentzen. Aurreko urteko heavy soinuek bide egin diete Depeche mode, Placebo edo Jane’s Addiction bezalako taldeen soinu psikodeliko nahiz rockeroei. Hiru talde horiek izango dira hain zuzen, hiru egunetako kartel buru; Depeche mode gaur, Jane’s Addiction bihar eta Placebo etzi.

Bilbok beste giro batekin zabaldu ditu begiak goizean, kanpotik etorritako jende dexente kaletik, bakoitza bere janzkera bereziarekin… anbiente desberdina, kosmopolita eta oso polita bide batez. Jaialdiak iraungo duen egunetan zehar zenbait trafiko mozketa egingo dira, eta honi Deustoko zubiaren itxiera gehituz gero, bada ez da klaxon doinurik faltako. Ikutu musikala lanerako bidean kotxean doazenentzat ere.

Antolatzaileek kontratazioak egiterako garaian arazoak izan dituzte aurten, krisia dela eta, diru gutxiago izan dutelako. Argitu dutenez eragina entzule kopuruan ere nabarituko omen da: “aurreko urteetan baino entzule gutxiago espero dira.” Hala eta guztiz ere, sekulako esfortzua suposatu dio Last Tour taldeari horrelako jaialdia antolatzeak, baliabide ugari behar baitira denak ondo funtzionatu dezan. 90.000 metro koadroko esparru batean eskainiko dira emanaldiak, horietatik 30.000 metro akanpadarako prestatuak izanen direlarik. 50 pertsona arituko dira karga eta deskarga lanak burutzen, 60 kontrol lanetan eta 10 artisten gida bezala. Bestalde 100 logela baino gehiago erreserbatu dituzte hoteletan eta 15 postutxoko merkatutxoa antolatu dute. Honi guztiari agertokietako parafernalia guztia gehitu behar zaio noski. Sekulako lana, hitz gutxitan laburtzeko.

Bertara hurbildu nahi duen edonorentzat autobusak doan izango dira San Mamesen eta BEC erakustazokan, eta azken leku honetan 2400 kotxerentzat aparkalekua prestatua dago autoa dutenek bertan utzi dezaten.

Euskaraz abestuko duten bi talde

Urtero legez izango da euskararen presentziarik jaialdian. Ama Say eta Lain taldeek joko dute lehen eta azken egunean urrenez urren. Lain taldeak bertan jotzeko aukera Gaztea irratiak antolaturiko maketa leihaketa irabazita lortu zuen, eta ilusioz beterik izango da Bilboko belardietan jotzen. Bestetik, Ama Say taldeak jada egin du bere bidea euskal musikan, hala eta guztiz ere, esperientzia gehiago izanagatik ez zaie jotzeko gogo eta irrikarik faltako.

OSTEGUNA uztailako 9

OSTIRALA uztailako 10

LARUNBATA uztailako 11


Ama Say, BBK, bilbao, Depeche Mode, Lain, live
Oier Aranzabal

ZuZeulari 2009. urtetik. Garoa liburu-dendan lanean. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude