Bertsomovieda 2014 abian da!

bertsomovieda 


Bi aldiz ederki atera denak hirugarrena behar duenez, aurtengo bertsomovieda aurkeztera gatoz.

Zer den ez dakizula? Lasai, xinplea da eta: bertsoren bat ageri den bideo bat, gutxienez 7 segundokoa, grabatu, internetera igo, eta geuri horren berri ematean datza lehiaketa.  Edozein bertsok balio du, nork berea ala besteena, eta sariak mota guztietakoak dira, gazteenentzat bi sari, eta helduentzat beste bi. Horietaz gainera, publikoaren sari potolo bat, eta bertso onenak dituen bertsomoviarentzat ere sari berezi bat; guztira 2500€ saritan.

Ez dago inongo mugarik: mundu osora zabaldutako lehiaketa da, edonork har dezake parte, taldeka ala bakarka… gutxienez bertso bat eta bideo bat uztartzea da ezinbesteko baldintza bakarra. Sariak honakoak dira:

  • Gazteentzat:

    • 300€ bertsmovie onenari

    • 100€ko aipamen berezia

  • Helduentzat:

    • 1000€ko lehen saria

    • 350€ko aipamen berezia

  • Ikusleen saria 500€

  • Bertsorik onenak dituen bertsomovieari 250€

Gozatzeko lehiaketa bat antolatu dugunez, bideoak bertsomovieda.com webgunean ikusgai egongo dira epea ixten denetik, eta gogokoena bozkatzeko aukera ere izango da. Martxoaren 24a da lanak aurkezteko azken eguna.

Antolakuntzatik parte hartzera animatu nahi dugu mundu guztia. Eta biziki eskertuko dizuegu zuen inguruan zabalkundea emanez, eta nola ez, parte hartuz zuen hondar aletxoa jartzea. Eskerrik asko aldez aurretik!

 

Xehetasun gehiago nahi izanez gero, elkarrizketaren bat eskaini, edo dena delakorako, jarri lasai gurekin harremanetan, honako bideen bidez:

Eposta: bertsomovieda@gmail.com

Twitter: @bertsomovieda / Facebooken: bertsomovieda

Oinarri guztiak kontsultatzeko: www.bertsomovieda.com