bertsoa + irudia = bertsomovieda!

bertsomoviedabertsomovieda! lehiaketa abian da dagoeneko. Bertsoa abiapuntutzat hartuz, formatu berri bati sorrera eman zaio, bertsomovieari alegia. Irudia (mugimenduan ala finkoak) eta bertsoak (offekoa ahotsean, pantaila aurrean, pantailan idatzita…) uztartuz gero, edonork parte hartu dezake.


bertsomovieda aurkezpena from bertsomovieda on Vimeo.

bertsomovieda! lehiaketa abian da dagoeneko. Bertsoa abiapuntutzat hartuz, formatu berri bati sorrera eman zaio, bertsomovieari alegia. Irudia (mugimenduan ala finkoak) eta bertsoak (offekoa ahotsean, pantaila aurrean, pantailan idatzita…) uztartuz gero, edonork parte hartu dezake.

Gaur arratsaldean, Beasaingo Igartza jauregian izan dira Koldo Agirre (alkatea), Aitor Larburu (kultura zinegotzia), eta Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi (antolatzaileen ordezkariak), bertsomovieda! lehiaketa aurkezten.

Bertsoa eta irudia uztartzen dituen formatua da bertsomoviearena, ikus-entuznezko formatuan txerta daitekeen edozein ezaugarri onartzen duena. Izan daitezke bideoz eta musikaz lagundutako bertso idatziak, eta izan daitezke lagun artean grabatutako bertso jardunak ere.

Lehiaketaren helburua orain arte Arrano Kultur elkarteak antolatu izan duen bertsopaper lehiaketako bertsopaperen funtzioa gainditzea da, gaur egun jendearentzako erakargarriagoa izango den formatu bat produzituz, gero sare sozialetan bueltaka ibili ahal izango dena. Dena den, bertsomovie bat zer den hobeto jakin nahi baduzu, onena azpiko bideoan adibide batzuk ikustea duzu.

Bertsomovieda! lehiaketan gaia librea da, eta ez dago adin mugarik parte hartzeko, eta hiru sari daude:

1.- Bertsomovie onenarentzat 900€
2.- Bertso onenak dituen bertsomoviearentzat 300€
3.- Ikusleen bozka gehien jasotzen dituen bertsomoviearentzat 450€an baloratutako saria.

Lanak emateko epea otsailaren 1etik martxoaren 24ra arte egongo da zabalik.

Informazio gehiago nahi izanez gero, www.bertsomovieda.com webgunean aurki dezakezu, bertan daude lehiaketako oinarri guztiak. Eta lehiaketari jarraipena eman nahi izanez gero, twitter, facebook eta google +en aurkituko duzu lehiaketa erabiltzailea edo orrialdea.

Parte hartu, eta gozatu!