Bego Viñuela: “Presaka ibiltzea ez da ona lanbide honetan”

Bego Viñuela: “Presaka ibiltzea ez da ona lanbide honetan”

Geroz eta informatizatuagoa dagoen gizarte honetan, mundu analogikoaren aldeko apustua egin du Bego Viñuela kaligrafo bilbotarrak. Luma eta tinta lagun, maitasun handiz marrazten du bere Caligrafia Bilbao tailerrean. Mahai txukun bat eta tea nahikoak ditu letrekin magia egiteko.

Bego Viñuela: “Presaka ibiltzea ez da ona lanbide honetan” - kaligrafiaArtisautza lana egiten duzu zuk. Kaligrafia eskaera handia al dago?
Uste dut orokorrean eskuz egindako gauzetara bueltatzen ari garela, eta artisautza lanak oso ondo baloratuta daude. Nik geroz eta eskaera gehiago jasotzen ditut.

Zer da gehien eskatzen dizutena?
Ezkontza eta jaunartzetarako gonbidapenak gehienbat. Horrekin batera, mota guztietako gonbidapenak, testu liburuak, sinadurak eta logotipoak egiten ditut. Letrak dituen edozein txokotan egin dezaket lan. Maiatzean enkargu erraldoi bat egin zidaten Guggenheimetik. Montblancek urtero eskaintzen duen Culture Arts Patronage sariaren ekitaldirako 220 menu idatzi nituen eskuz.

Eskuekin ariketa bereziren bat egiten al duzu eskaera erraldoiak egiten dizkizutenean?
Guggenheimekoa orain arte jaso dudan enkargurik handiena izan da. Normalean ez dut aparteko ariketarik egiten, baina esperientzia honen ondoren, bizkarra eta eskua arintzeko luzapenak egiten hasi beharko dut.

Idazteko modua geroz eta gutxiago zaintzen da.
Hala da, kaligrafiari ez diogu merezi duen garrantzia ematen. Guraso asko etortzen dira beren semeen idazteko estilo traketsarekin kezkatuta, eta gehienetan arazo nagusia boligrafoa hartzeko modua izaten da. Harrigarriak dira haur batzuek idazteko hartzen dituzten jarrerak.

ELKARRIZKETA OSOA GAZTEZULO.EUS WEBGUNEAN.

Bego Viñuela

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.