Banden lehia 2016

Banden lehia 2016

Azkue Fundazioak antolatutako lehiaketa honen inguruko informazioa dakargu, zure interekoa delakoan.

 

Banden lehia 2016

banden lehia finala 2

Banden Lehia Azkue Fundazioak sortutako lehiaketa da, euskal musika sustatu eta talde berriei hauspoa emateko helburuak dituena. Txapelketa honek euskarazko musika sustatzea du helburu eta bandarik entzutetsuena sarituko du.

2016an Banden Lehiako 8. edizioa ospatzen dugu eta bai taldeen maila eta bai irabazlearentzako sariak asko hobetu dira urte hauetan.

Lehiaketak bi fase ditu:

Internet bidezko sailkapena

Lehenengo batean internet bidez burutzen da sailkapena. Taldeek interneten izena ematen dute atari honetan eta heuren musika argitaratuko dute.Taldearen jarraitzaile eta publikoak internet bidez bozkatuko du. Beraz, taldeek ezagutzera eman beharko dute lehiaketan parte hartzen ari direla eta euren aldeko botoak eskatu.

Boto gehien lortzen duen taldea finalerako sailkatuko da automatikoki.

Epaimahaiak beste hiru talde aukeratuko ditu eta lau talde finalista hauek zuzeneko ekitaldian arituko dira finala egunean.

Zuzeneko finala

Publikoaren botoei esker sailkatutako taldea eta epaimahaiak aukeratutako beste hirurak zuzeneko emanaldi bat eskainiko dute. Egun horretan bertan erabakiko da zein izango den Banden Lehia 2016ko talde irabazlea.

Emanaldi hori ikusten, publikoa eta epaimahaikideak izango dira. Publikoak zuzenean bozkatuko du eta honen emaitza erabakiaren %40a izango da; beste %60a epaimahaiaren iritzia kontutan hartuta erabakiko da.

Zazpigarren edizio honetako finala Bilborocken ospatuko da, azaroaren 25ean.

Zer egin behar da parte hartzeko?

Euskaraz jotzen duzuen taldea bazarete, Banden Lehian parte har dezakezue.

Pausu hauek jarraitu:

  1. “Parte hartu” botoia sakatu eta zuen taldearen izena eman, agertuko zaizuen inprimakian datuak betez.
  2. Zuen taldearen musika argitaratu.
  3. Webgune honetan Bandak atalean agertuko da zure taldea eta musika zuzenean entzungai izango da.
  4. Has zaitezte zure jarraitzaile eta lagunei botoa eskatzen!

Animatu zaitezte! Aurten sariak inoiz baino desiragarriagoak dira.

Talde irabazlearentzat:

  • Baga-Biga diskoetxearekin disko bat ekoiztea.
  • 2017eko Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera izango du, zuzeneko emanaldian.
  • 2017eko Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdian jotzea.
  • Lehiaketako 2016eko edizioko disko bilduma oroigarria. Azkue Fundazioak lau finalisten kanten disko bilduma oroigarria ekoiztuko du eta finala egunean banatuko du. Taldekide bakoitzak antolatzaileek ekoiztuko dugun lehiaketako bildumako CDaren 10 ale jasoko ditu.

 

gif_zuzeu

Banden lehia 2016

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.