Athletic euskarara ekarri eban gizona

Athletic euskarara ekarri eban gizonaJuan Antonio Zubikaria zendu zan atzo. Ondarroan 1945ean jaioa, Deia egunkariko kazetaria izan zan gizona, eta musika aditua.

Berak idatziak dira gurean egin diran musika klasikoko ekimen askotako testu eta eskuorriak, OLBEko opera (Operaren Lagunen Bilboko Elkartea), Musika Hamabostaldi, Ziortzako organu kontzertu e. a. Gizonak gainera urtetan eskolak emon ebazan Bilboko Juan de Antxieta musika eskolan; baita Musikenen be.

Baina ondarroarra, batez be, Athletic-en ereserkiagaitik da gogoratua, talde zuri gorriaren partida guztien aurretik zaleek kantaten dabezan berbak berak idatziak dagoz-eta.

Izan be, 1982ra arte Bilboko Athletic-ek ez eban ereserki ofizialik izan!  Taldeko zuzendaritzak, egoera hau konpontzeko, bat ontzeko eskatu eutson Carmelo Bernaola maisuari. Bai honek egin be, 1928ko “Altza gaztiak” kalejirako doinuetan oinarritutakoa -antza, Jose Olaizola eta Feliciano Beobide gipuzkoarrak ondua-.

Ereserkia 1983ko martiaren 30ean entzun zan lehenengoz San Mames zelaian, Bartzelonaren kontrako Kopa finalerdi batean. Handik hilabete eskasera, Liga txapelketa irabazi eban talde bilbotarrak.

.

Aurretik, beste bi

Athletic-ek historian izan dauen ereserki ofizial bakarra da Zubikarairena, euskaraz kantatua eta Euskal Herria aitatzen dauena:

Aupa mutilak!
Gora beti Euskal Herria!
Athletic gorri-zuria,
geuria!

.

Baina ordura arte, ofizialak ez baziran be, beste bi izan ebazan taldeak -1903ko “El Pasodoble Athletic”-ez gainera-; gazteleraz kantatuak eta Espainiari erreferentzia egiten eutsonak, biak be.

Bata 1913koa, San Mames eregi barritan Gaspar de Aquinok ondu eta Alvaro Retanak idatzia. Azken lerroa kantaten da Bilbon oraindino be:

En España entera triunfa
la canción del ¡Alirón!
y no hay chico deportista
que no sepa esta canción.
Y las niñas orgullosas
hoy le dan su corazón
a cualquiera de los once
del Athlétic campeón.
¡Alirón! ¡Alirón! ¡El Athlétic es campeón!
Hoy el fútbol en España
es la máxima afición
y la gente se emociona
con los ases del balón.
Y lo mismo en Indochina
que en Italia y en Japón
todos cantan las proezas
del Athlétic campeón.
¡Alirón! ¡Alirón! ¡El Athlétic es campeón!

.

Bigarrena 1950ean Timoteo Urrengoecheak ondu eta Goyo Nadalek idatzi eta hiru hamarkadaz kantatu zana, “Himno al Atlético de Bilbao” lez -frankismoak holan deitzera behartu eban taldea, anglizismoa kenduta-. Euskal kalejira ezagun batean ei dau oinarri honek be.

Los Chimberos bilbainada taldeak kantatua dakargu, 2012ko Kopa Finalera joandako Athletic zaleen irudiekaz batera. Eup!

* Azaleko argazkia: Josu Turuzetaren “Origen de una leyenda o cuando el león era aún cachorro” (Txertoa) liburuko azaletik hartu dugu.

Athletic euskarara ekarri eban gizona

7 pentsamendu “Athletic euskarara ekarri eban gizona”-ri buruz

  • Euskal Herri osorako bokazioa duen medio batean ez zait egokia iruditzen euskalkiaz idatzita dagoen artikulu bat plazaratzea.
    Zoritxarrez puri purian dago euskara batua gutxiesteko moda eta nik uste dut ona izango litzatekeela ZuZeu-k batuaren aldeko jarrera argia finkatzea.

  • Niri iruditzen zait euskalkiak ez duela batua gutxiesten, eta biak direla zilegi adierazpen askeko orainkari batean. Nire aldetik ongi etorri alaiena sarrera honi, eta ea euskalki gehiagotan irakurtzeko parada daukadan nire euskara aberasteko. Era berean, eskertzen dut euskara batuan idatzitako ezein artikulu, askotan aberasten bainaiz horietatik ere. Dela esamolde jatorrak dituelako, dela hiztegia aberatsa duelako.

    • Bada nik ez dut ikusten artikulu honek zertan aberasten duen euskara. Zer egin dute hemen?: aditz auxiliarretan bizkaierareko formak erabili, batukoak baztertuz, “ere”-ren ordez, “be” idatzi, “barri” eta ez “berri”, “oraindino” “oraindik” idatzi beharrean. Benetan uste al duzu aldaketa horiek adierazkortasuna hobetzen dutela? Niretzako “pose” lokalista bat baino ez dira.
      Euskalkien defendatzailea naiz, baina beren eremuetan. Edozein herrialdetan media nazionaletan hizkuntz estandarra erabiltzen da. Zergatik Euskal Herrian ez?

  • “zuen” ordez “eban” erabiltzea adibidez. Nire (!) euskara aberastu esan dut, nire ezagutza aberastu zentzuan. Ez zentzu etimologiko, komunikatibo, edo bestelakoan. Eta bestalde, iruditzen zait euskararen erabiltzaile bakoitza uzan behar dela bere euskara moldatu ala ez erabaki behar duena, eta ez aditu talde bat, eta gutxiago beste herrialdetako ohiturak.
    Nork erabakirzen du bestela batua eta euskalkia non-zein erabili? Eta, batez ere, zergatik?

  • Ados Ona. Beti espainolek gauzak nola egiten dituzten begiratu behar da? Badago munduan akademiarik gabeko hizkuntzarik edo bi eredu normatibo daukanik. Nik ere uste dut abrasgarria dela, eta ez dut ikusten batuerari minik egiten dionik.

    • Mitxelena XV. 2015-10-03 20:53

      Gure konplexuak eta gure pitokeriak. Azkenean beti saiatzen ondokoa baino guayagoa izaten. Lau katu besterik ez gara eta bakoitzak potroetatik ateratzen zaion bezala hitz egiten. Gero eta zalantza gutixago daukat: euskarak ez du etorkizunik gaur egungo hiztunekin, penagarraiak gara. Berrogeita hamar urte euskara estandar bat sortu eta hedatzeko eta gero hau…Hori lortzeko izerdia eta odola bota dutenei omenaldi polita! Euskaldun berriei harri eta kaka gehiago bidean.

  • Nik ez nuke zuzeu bezalako hedabide orokor batean euskalkian idatziko, hala ere, Zuzeu bizkaitarrentzat edo bizkaiari buruzko web ataria izango balitz onartuko nuke. Eta tira, behintzat euskalkia era garbian, formalean, idatzi du eta ez kalean erabiltzen den euskalki euskañolean.