Asisko Urmenetarekin albumak ezagutzeko tailerra

Asisko Urmenetarekin albumak ezagutzeko tailerra izango da larunbatean Zumalakarregi Museoan

Museoen Nazioarteko Eguna 2016eko maiatzak 18 “Museoak eta kultur paisaiak” Zumalakarregi Museoak, Igartubeiti Baserri Museoak eta Untzi Museoak IKUS-BERRIZ-BIZI zikloa antolatzen dute, Museoen Nazioarteko Eguneko aurtengo lemari helduz, « Museoak eta Kultur paisaiak ». Museoaren xedea zabaltzeko dugun bokaziotik abiatuz, gure ingurunearekiko begirada berriak proposatzera eta hauen inguruan hausnartzera zuzendutako programa da. Era berean, ingururatzen duen kultur ondarea eta paisaia ondarea oinarritzat hartuz, bere jarduera propioak zabaltzera bideraturik dago.

Oraingo honetan, museoak inguratzen dituzten paisaiak ilustrazio arloko sortzaile ezberdinen eskutik aztertuak izango dira.

 

Asisko Urmenetarekin albumak ezagutzen Zumalakarregi Museoan

Asisko Urmenetaren laguntzaz, XIX. mendeko albumak ezagutuko ditugu eta jarraian XXI. mendeko albumak egingo ditugu. Akuarelaren naturalismoa eskanerrak ordezka dezake, argazkiak hartuko du grabatuaren lekua… Proposamena ez da tenikara mugatuko: giltzak ere emango ditu, nork bere kronika pertsonala osatzeko.

Asisko Urmenetarekin albumak ezagutzeko tailerra izango da larunbatean Zumalakarregi MuseoanPartehartzaile bakoitzari koadernotxo bat emango zaio, nork bere albuma museoan hasi ahal izan dezan, gero etxean jarraitzeko.

Noiz: Maiatzak 28an 16:00etan

Non: Zumalakarregi Museoan

Adina: 16 urtetik aurrera

Izena eman behar da, maiatzaren 27a baino lehen (943 88 99 00 an edo mzumalakarregi@gmail.com)

Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965) komikilari nafarra da. Horrez gain, grafitiak pintatzen ditu eta euskarazko lanak egiten ditu normalean. Bere lehen pausoak komikilari gisa, Napartheid-en eman zituen. Horren ondoren, hainbat prentsa kolaborazio egin ditu (batez ere, Argian), Zazpiak Batman kolektiboko kidea da (Kike Amonarriz eta Antton Olariagarekin batera Mantxut liburuak atera ditu) eta hainbat album atera ditu. Horrez gain, ETB1 telebista-kateko Mihiluze saioan egon zen karikaturak egiten. 2011n Juanjo Elordirekin batera Gartxot, konkista aitzineko konkista filma zuzendu zuen.

Asisko Urmenetarekin albumak ezagutzeko tailerra izango da larunbatean Zumalakarregi Museoan

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.