Arte eszenikoak nagusi Donostian

Antzerkia
cc-by. gpoo. Flickr.

Uztailetik Irailera, Arte Eszenikoetako eskaintza berritzen dute Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko agertokiek. Tartean, dFERIA, aurten 18 urte betetzen dituen Donostiako arte eszenikoen festibalak, 20 obratik gora ekarriko ditu Ekainaren 30a eta Uztailaren 4a bitartean.

Komedia da nagusi, komedia hutsa; asti atsegin bat pasatzeko ez ezik, geuri dagozkigun eta gure bizitzetan eragina duten arazoak azaltzeko eta jorratzeko ere bai: maitasuna, leialtasuna, interesa, adiskidantza…

Udako hilabeteotan zehar, autore garrantzitsuen testuez gozatu ahal izango dugu: Reza, Mamet, Molière, Hitchcock… eta Donostiako agertokietan izango ditugu Espainiako aktore ospetsuenak: Joaquín Kremel, Pepe Sancho, Gabino Diego, Enrique San Francisco, Luis Merlo edo Concha Velasco, besteak beste.

Sarrerak salgai daude jada Lugaritz Kultur Etxeko, Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Programazioa hemen duzu kontsultarako.

Arte Eszenikoak 2009 Uda

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.