EKAINAK 11-14: argiak, kamera, surf!

090610_surfilm_2009_SURFILM_FESTIBAL

Olatuak urritzen hasi dira, hondartzak gero eta beteago daude, jendea arropaz arintzen hasi da, eguzkia estutzen… Eta honekin batera Surfilm Festibala heldu da beste behin. Munduko surf filme eta surf kulturari buruzko jaialdirik zaharrenak  zazpi urte betetzen ditu aurten, krisiari muzin eginaz. Aurreko edizioetan bezala surfaren historiako zinta esanguratsuak eta azken urteetako filme komertzialagoak ikustego aukera eskainiko du Ekainaren 11, 12, 13 eta 14an ospatuko den Donostiako surf zinemaldiak.

Bihartik aurrera Antzoki Zaharrera joango diren ikusleak  mundu mailako estreinaldi bi eta Europa mailako beste biren lekuko izango dira. Ostegunean ‘Last Hope’ (2009, Australia-AEB) surf munduaren ikuspegi artistikoa erakusten duen laburmetrai bilduma ikusteko aukera izango da, Kolonbia, Kuba, Gales eta Italiako filmeez gain. ‘Searching for Michael Peterson’ (2009, Australia) Australiako surflari ospetsu baten istorio hunkigarriaren Europar estreinaldia egingo da Ostiralean, eta beste bi ‘premiere’ Larunbaterako utzi dituzte. ‘Cloud 9, The World´s Best Surfer Just Got Better’ (2009, AEB) eta ‘Picaresque’ (2009, AEB) filme estatu batuarrak.

Surfa ardatz duen bigarren laburmetrai lehiaketako 20 finalistak larunbatean ikusi ahal izango dira, Antzoki Zaharrean. Euskal Herria, Kanada, Holanda, Peru, Galizia, Txile, Australia… mundu osoko 61 film laburrek hartu dute parte aurtengo edizioan. Epaimahaian, surflari mitikoean, frikien eta profesionalen nahasketaren erakusle, Koldo Serra zuzendaria, Ibon Amatrian eta Mikel Agote surflariak edo Jamie Brisick Surfin aldizkariko editore ohia izango dira, besteak beste. Baina publikoak ere izango du hitza eta bozka larunbateko emanaldian, Ikusleen Laburmetrai Onenaren Saria norentzat izango den erabakiko baitu bere txaloekin.

Eta Antzoki Zaharretik  Gazteszenara -olatuak goizerako utzi beharko- aspertzeko astirik ez baitu emango Surfilm Festibalek. Bigarren urtez Festibaila ekitaldia antolatu dute asteburuko gauak animatzeko. ‘Los Carnivoros‘ Alacanteko laukote  rock&rolleroa,  Espainiako eszena independientetik datozen  ‘Los Fortune Tellers‘ madrildarrak eta DJ Zethor arituko dira Ostiral gauean. Larunbatean berriz Primavera Sounden parte hartu berri duten ‘Le Pianc’ bartzelonarrak joko dute, zuriek egindako musika beltza -jazz, funk, psikodelia- eskaniko dute  ‘The Cherry Boppers‘ bilbotarrek  eta DJ Chelis Zaragozarraren nahasketa berritzaileak entzuteko aukera izango da. Eta hori gutxi balitz, Asier Elcoroiribe margolari donostiarra  eta Pablo Ugartetxea bilbotarraren erakusketabana ere antolatu dituzte.

Informazio gehiago

www.surfilmfestibal.com

Bideoak

Azken berriak Twitter bidez

‘Short Trip’ filme laburra, 20 finalistetako bat.
http://www.youtube.com/watch?v=lMzC7Po73xE
musika, surf, Surfilm Festibal, zinema
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude