Antonio Vega hil da

0-14http://www.youtube.com/watch?v=GywUYd1CcvQ

Nacha Pop taldean hasi zuen musika ibilbidea Antonio Vegak, Bere lehengusu Nacho Garcíarekin batera. 1978an izan zen hori. Elkarrekin 10 urte egin zituzten, eta Movida Madrileña delakoaren ikur bilakatu ziren.

Taldeak egin behar zituenak eginda, Antonio Vegak, bakarrik hasi zuen ibilbidea. Eta Nacha Pop atzean utzita kaleratu zuen lehen lana 1991an iritsi zen. Guztira, 18 disko kaleratu zituen, azkenekoa duela 4 urte, “3.000 noches con Marga” izenenekoa.  Joan den urtean hala ere, hastapenetara itzuli, eta berriz ere elkartu ziren 80ko hamarkadako taldeko kide berberak, Espainian zehar bira egin asmoz.

Apirilean Antonio Vegaren gaisotasunak behin betiko apartatu zuen eszenatokietatik, eta gaur, neumonia baten ondorioz, hil egin da. Hor duzue, bere kantarik famatuena, hainbat zerrendatan eta hainbat kritikarien ustetan, espainiako poparen abestirik onena.