Amorantearen fadoa

fadoa

fadoaIban Urizar musikaria dago Amorantearen atzean, eta Kafe Antzokiaren web orrian hau diote bere inguruan: “hogei urteko ibilbidean musikari askoren bidelagun izan arren, duela bospasei urte igaro zen estreinakoz lehen lerrora Iban Urizar, Andrakan taldeko gidari bihurtzearekin bat. Orain berriro itzuli da taula gainera, orduko bulkadari segika, baina orduko apustu folkietan tokirik topatu ez zien kantuei beste jite bat emanda. Bakarka dator, arriskatzera. Aldean dakartza gitarra, ukelelea, tronpeta, harmoniuma, zintzarria eta bestelako perkusio tramankuluak; bere berea du ahots tarratatua. Eta looper bat darabil, horiek guztiak behar bezala nahasteko, ordenatzeko, eraikitzeko, apurtzeko.”

Etxe honetan ere aipatu izan genuen iaz. Aukera baduzue kontzerturen batera joateko aprobetxatu, ez bada paperezkoa ere.

Orijinala iruditu zait, instrumentuengatik eta, bereziki, tonalitatearengatik. Auhena, adia, aienea, deitorea, erosta, intziria; kexa, kexua, arrangura. Flamenko abestien erraietako pena hori adierazi dit, fado batena. Jon Eskisabelek iaz egin zuen artista honen inguruko idatzi ederra, sakondu nahi bazenute.

Fadoak ez nituen gutxi arte ezagutzen, eta asko daukat ikasteko, bistan dena. Baina oraingoz kanta hau egin zait ederrena, sakonena, barruraino iritsi zaidana, bai kantuagatik, eta bai soka instrumentuengatik. Amalia Rodrigues.

fadoa