Alo wala (EHZ)

Alo wala

Alo walaEuskal Herria Zuzenean jaialdia uztailaren 1ean, 2an eta 3an ospatuko da Lekornen, Lapurdin, eta programazioa plazaratuta daukate aspalditik. Topagune honek indargune asko dauka, filosofiatik hasita, baina beste puntu baikorra, niretzat behintzat ezezagunak diren taldeak entzuteko aukera da.

Zuzenekoak beti dira onak taldeak eta entzuleek dena ematen badute, baina aurretik abestiak ezagutuz gero oraindik eta gehiago gozatzen dira zuzenekoak, bistan dena. Alo Wala da talde horietako bat, eta youtuben saltsan aritu ostean, zuzenekoan dena ematen egongo naizela erabaki dut.

Honela definitzen du taldea antolakuntza berak: “ALO WALAk Cumbia eta musika elektronikoan bidaiaraziko zaitu. Dancehall eta Hip Hop kulturek munduaren itzulia egiten dutenean, Alo Wala Europa berri baten, mundu berri baten, belaunaldi berri baten eta pentsatzeko manera berri baten soinua da: mundu mailako gizarte konektatu batena.”

Bere erritmoak majo lotu nau, behintzat, eta Alo Walaz gain zenbait ezusteko jasoko ditugu? Crystal Fighters, Kaviar Special, Nneka

Euskal Herria Zuzenean jaialdia uztailaren 1ean, 2an eta 3an ospatuko da Lekornen, Lapurdin, eta programazioa plazaratuta daukate aspalditik. Alo wala