Alberto Ladron Aranak “Zer barkaturik ez” eleberria kaleratu du

ZER_BARKATURIK_EZ_alberto_ladronAlberto Ladron Aranak hilketak eta misterioa lantzen duen eleberri beltza idatzi du.

Idazle iruindarrak maisutasunez ondu du polizi eleberri hau, protagonistaren gorabeherak eta misterioaren hari ezkutuak idazkera arin eta erritmo biziarekin josiz.

“Zer barkaturik ez” eleberriaren inguruan elkarrizketa egin dio Xabier Mendigurenek.

Suspentsea, umorea, maitasuna… Alberto Ladronen azken lanean

Alberto Ladron Arana (Iruñea, 1967) polizi eleberri batekin datorkigu berriz ere: Zer barkaturik ez, gaurko Iruñean Ukrainako mafiak, II. Mundu Gerrako judu eta naziak eta beste hainbat osagai biltzen dituen intrigazko lana.

Nobela poliziako berri batekin zatozkigu. Protagonista, Mikel Izu, zure aurreko beste batzuk bezala, atormentatu samarra da, bizitzako bidegurutze batean dago, nora ezean…

Interesgarriak zaizkit horrelako pertsonaiak, joko handiagoa ematen dute arazorik  gabeko bizimodu zoriontsua daramatenek baino. Bestalde, istorioak berak halako pertsonaia bat eskatzen zuen, nobelan hartuko dituen erabakiak ulergarriagoak egiteko.

Nobela honetan saiatu naiz  pertsonaia nagusia arreta bereziz lantzen. Bere izaera, kezkak, ilusioak eta abar ez ezik, eguneroko bizimodua, harremanak eta arazoak ere agertzen ditut, horiek pertsonaia hobeki ezagutzen lagunduko baitute.

Hementxe duzue elkarrizketa osoa