Durangoko Azoka 50 > Ahotseneak 120 zuzeneko emanaldi eskainiko ditu

Durangoko Azoka 50 > Ahotsenea

Ahotseneak 120 zuzeneko emanaldi eskainiko ditu, eta Kabi@ gunean izena emateko epea badago urriaren 31ra arte

  • Ahotsenea guneak 120 emanaldien langa gaindituko du Azokan: 70 kontzertu eta 50 solasaldi eskainiko ditu.
  • Kabi@ gunera teknologia berriekin lotutako proposamenak aurkeztu ahal izango dira urriaren 31ra arte.

Azokako gune ezberdinetara proposamenak aurkezteko epea urriaren 16an amaitu zen eta, urtero legez, kultur sortzaileen erantzuna bikaina izan da: hamaika proposamen jaso ditugu Areto Nagusian, Szenatokian, Saguganbaran, Ahotsenean, Irudienean, Kabi@n, Plateruenan eta Azoka TBn.

Durangoko Azoka 50 > Ahotseneak 120 zuzeneko emanaldi eskainikoBehin proposamen guztiak jasota, gune bakoitzeko arduradunak buru-belarri ari dira orain egitarauak osatzen. Kabi@ gunearen kasuan, proposamenak jasotzeko epea gehiago luzatuko dute, urriaren 31ra arte, alegia. Beraz, teknologia berriekin lotutako proposamenik izatekotan, interesa duten sortzaileak Azokako arduradunekin gerediaga@durangokoazoka.eus helbidean harremanetan jar daitezke, edo www.durangokoazoka.eus webgunean topatuko duten galdetegia osatu.

Ahotseneren kasuan, ostera, programazioa itxita daukate jada, eta inoiz baino zuzeneko gehiago bildu dituzte. Zuzenekoen karpan 70 musikarik eta musika-taldek aurkeztuko dute euren lana kontzertu formatuan. Solasaldien gunean, aldiz, 50 sortzailek baino gehiagok egingo dute (idazleak gehienbat, baina baita zenbait musikarik ere), hainbat formatutan: solasaldia, mahaingurua, errezitaldia, ikuskizuna, emanaldi akustikoa…

Durangoko Azoka 50 > Ahotseneak 120 zuzeneko emanaldi eskainikoEsan bezala, zuzenekoen karpan 70 kontzertu izango dira, hots, 250-300 musikarik beren lan berriak aurkeztuko dituzte. Ohi legez, ibilbide luzeko proposamenekin batera (Piztiak, Txapelpunk, Ze Esatek!, Hesian, Igelaren banda, Sei Urte…) badira baita ere lana lehendabizikoz aurten kaleratu dutenak (Atzekabe, Pecozza United, Serious Business, Zazkel, Konbenio del Metal…). Beste urte batez, beraz, Ahotsenea toki ezin egokiagoa izango da proposamen berriak ezagutzeko. Nabarmentzekoa da, bestalde, Ipar Euskal Herritik zortzi abeslari eta talde etorriko direla: 2zio, Xutik, Bidaia, Aguxtin Alkhat, Radiator, Poligorn, Begiz-Begi eta Maddi Oihenart.

Solasaldien gunean literatura eta musika lan berriak aurkeztuko dira, 50 baino gehiago. Egitarau zabala egongo da, proposamen eta formatu ezberdinekin. William A. Douglass (Argizaiola saria 2013) izango dugu gure artean eta, bestalde, aragoieratik lehen aldiz itzulitako poesia-liburu bat ere aurkeztuko da.

Horrez gain, narratiba eta poesia liburuak ere aurkeztuko dira. Solasaldiarekin batera, aurkezpenen hasieran eta amaieran musikaz lagundutako pasarteak irakurriko dira.

Datuek aditzera ematen dutenez, azken urteetan Ahotseneak hazkunde nabarmena izan du. 2013ra arte 55 sortzaile har zitzakeen guztira, eta aurten, 120 aurkezpeneko langa gainditu da (Azoka bost egunez antolatuko dela kontuan hartuz, noski).

Ahotsenearen egitarau zehatza gune honen mikrositean kontsulta daiteke: ahotsenea.durangokoazoka.eus

durangoko-azoka5

durangokoazoka.eus