Ahotsenea 09n eskuartzeko aukera zabalik

ahotsenea1

2008ko Durangoko Azokan zabaldu zituen bere ateak AHOTSENEAk. Ordutik lagun askok azpimarratu diguzue zeinen garratzitsua den euskarazko musikak eta literaturak dagokien espazioa izatea Durangoko Azokan.

Halan da ze, 2009an hiru egunez zabalduko ditu AHOTSENEAk bere atea eta leihoak: Abenduaren 5,6 eta 7an.

LANDAKO eraikinaren alboan finkatuko dugun karpa izango da AHOTSENEA 09 eta arestian aipatu egunetan honako ordutegia izango du: 10:00-14:00 / 16:00-20:00

ZELAN PARTE HARTU AHOTSENEAn?

– Solasaldia: Kazetari bat laguntzaile duzuela, zuen lana jendaurrean aurkeztu ahal izango duzue 20-30 minututan.

– Errezitaldia / Irakurketa: Zuen lanaren laginak irakurri ahal izango dituzue 20-30 minutuan.

– Kantalditxoa: 30 minutuko kontzertu txikiaren bitartez aurten kaleratu duzuen musika erakutsi ahal izango duzue.

– Bururatzen zaizuen beste edozein eratara. Hori bai, gehienez ere 30 minutuko tartea izango duzue.

Zuen lanak AHOTSENEA 09n aurkeztu gura badituzue:

1.- Eguna: Abenduaren 5,6 edo 7an

2.- Ordua: 10:00-14:00 / 16:00-20:00

3.- Zein formatotan egin gura duzuen

Idatzi

info@ahotsenea.net /  gotzonba@armiarma.com

Deitu

656 796 209