Agur Kapuscinski

escritor_polaco_ryszard_kapuscinski.jpg Ryzsard Kapuscinski (1934-2007)

Hil da maisua. Berari buruz hitz eginak ginen hemen, eta beste nonbait ere aipatu izan ditugu haren izena eta lanak. Sekulako gizona, 27 iraultza ikusitakoa, 12 gerra frontetan ibilitakoa eta lau bider fusilatua izatera kondenatua. Haren lumak inork ez bezala kontatu du handiaren txikikeria eta txikiaren handitasuna. Batez ere Afrikari dagokionean. Kazetaritzan inoiz ere ez harena bezalako literaturarik, literaturan ere urri haren tamainako kazetaritzarik. Joan da eta, nik dakidala, ez du laga oinordekorik.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Agur Kapuscinski”-ri buruz

  • Ambrose Bierce, Kapuscinskiren aurrekoa jakina, kazetaria zen (eta zuk ezagutzen duzu) eta Mexikoko iraultzara joan zelarik erreportaia idaztera, haren berririk ez dago harrezkero. Bizien artean, Bill Bryson oso ona da, baina ez du kazetaritza dramatikorik egiten, dibulgazioa eta kronika arina baizik.