Abertzaletasuna eta nafarzaletasuna aurrez aurre Gasteizen

Nabarrako Burujabetza Komisioaren, hots, Nafarroako Subiranotasun Komisioaren eta Nafarroako Errege Etxearen ekimena aprobetxatuz, Navarrate kultur elkarteak eta Zuzenean deritzonak eztabaida saio bat antolatu dute datorren asteazkenerako. Fernando Santxez Ardanaz nafarzalea (Navarrate) eta Rafael Larreina (EA) gure herriaren egoera politikoaz eta historiaz mintzo izanen dira 19.30etan.

Nafarzaletasuna izanen ote da abertzaletasunaren bilakaera galdetzen du bere kolkorako baten batek. Horri erantzuna eman nahiko diote Gasteizen aipatutako bi hizlariek Hikateneo-n, Alde Zaharrean edo hiribarnean hain zuzen ere. Jende asko espero denez, garaiz heltzeko eskatzen zaie herritarrei. Sarrera doanekoa da eta ekitaldian Raul Arkaia kazetari gazteak eginen ditu moderatzaile lanak.

Abertzaletasuna eta nafarzaletasuna aurrez aurre

Irudia | Abertzaletasuna eta nafarzaletasuna aurrez aurre | Navarrate | LGPL

Berriemaile eta irakasle-ikaslea. Laikoa, aurrerakoia, nafarra... Osasuna dut futbol talde nahiena.

2 pentsamendu “Abertzaletasuna eta nafarzaletasuna aurrez aurre Gasteizen”-ri buruz

  • Navarrate eta Zuzenean elkarteek antolatzen dute ekitaldia, beraiek soilik. Badaezpada ere diot interpretazio txarrik ez egotearren.

  • […] Infogune honetantxe iragarri bezala, Gasteizen, nafarzaletasuna eta abertzaletasuna izan dira mintzagai Fernando Santxez Aranaz eta Rafael Larreinaren hitzaldietan. 56 minutu orotara eta behin beren partehartzea amaitutakoan, entzuleen txanda izan da. Hikateneo elkargunean izan da eztabaida 2010eko apirilaren 21ean. Data historikoa lehen aldiz Arana eta Campionen garaitik egiten delako horrelako eztabaida bat, errespetuz egina eta aretoa nahiko beterik. Hitzaldia grabatzen egon naiz beste nafarzale handi batekin batera. Hemen uzten dizuet bi partehartzeak osorik (descarga del fichero MP3 con las dos conferencias; 45 MB). Fitxategiak CC lizentzia dauka (egile aipamena eta berdin partekatu). Raul Arkaia kazetari gazteak maisuki gidatu du eztabaida behin hizlariek amatitu ostean eta ederki egin du presentazioa. Aranaz, Arkaia eta Larreina Hikateneo elkargunean, Jakobe Palazioberri, Creative Commons By SA […]