Arco 2007 dela eta

images-11.jpg

Gaur amaitu da ARCO, Madrilen egiten den arte garaikidearen azoka. Lau egun egin ditut bertan sartuta, eta aspalditik hazten zetorkidan asuntu batek goia jo du: artea ala dekorazioa? Zalantzarik gabe baziren gauza eder askoak, baina ia ezerk ez du zerikusirik artearen historian txertatzearekin, ikuslea asaldatzearekin, intuizio berriak proposatzearekin… Banalizazioa erabatekoa da eta soilik edertasunak daukala leku ematen du eta, gainera, edertasunaren kontzeptua bera ere aldakorra dela erabat, ikustearen poderioz aberrazioa ere eder bilakatzerainokoa. Pesimista naiz oso, ikusten baitut abangoardi historikoak gainditu, posmodernitatea pasatu eta hipermodernia aldi honetan, arte garaikidea ez dela ezer baldin eta aberatsen etxeetako hormetan egoteko ez bada. Nahiko negargarria da ikuspegi hori nire antzeko inuzente batentzat, arteari beti lan eta zeregin handiagoak ezarri dizkion batentzat.

images5.jpg

Prado museora ere joan nintzen, Tintorettoren erakusketa ikustera. Eta ohartu nintzen, XVIgarrenean ere gauzak ez zirela hain desberdinak, funtsean artea beti izan dela gauza bera: aberatsen etxeetako apaingarri soil. Ez ala?

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

4 pentsamendu “Arco 2007 dela eta”-ri buruz

  • Aupa Hasier:

    Entzun dudanez, euskal artista batzuen lanak ederki saldu omen dira “en la athoka de ARCO”.

    Merkatuan gauza merke gutxi. Eta onak? Ezer ere ez?

  • Bai, bai, gauza on asko zegoen edo, behintzat, nire gustukoak ugari. Esate baterako, Pello Irazuren lan zoragarri bat zegoen, eta beste asko ere bai. Baina kontua da, ARCOn sartzen denean zerbait, merkantzia soil bilakatzen dela eta “merkantzitasun” hori gailentzen zaiola arte-balioari. Gauza onak bai, baina, zeren arabera? Ez dakit nola esan hobeto. Hurrengo batean, akaso, luzeago ariko naiz honetaz guztiaz, Iturri.

  • Agur, Hasier:

    Agian interesgarria izan daiteke YouTubetik heldu zaidan zatitxo hau, gaiarekin lotuta dagoen heinean:

    http://www.youtube.com/watch?v=Pj4MVtoNWZc

    Ondo segi!

  • graziazko bideoa horixe! baina txorakeria zuena merkatuaren zinismoa aintzakotzat hartzeagaitik. aspaldi esan zuen oteizak artelanik ez dela, esperientzia estetiko soila baizik. eta arco azoka bat izanik, zer nahi duzue bada. errua zuena, bertara traszendentzia bila joan izanagaitik. arco ez da eta gertaera kulturala, merkantziaren festa baizik.