2.009ko Fotokazetaritzako Pulitzer sariak

sin-titulo-11
Patrick Farrell, The Miami Herald - November 2, 2008

Apirilak 20an argitaratu ziren aurtengo Pulitzer Sarietan irabazle suertatu diren lanen zerrenda. Ameriketako Estatu Batuetan argitaratutako lanei emandako sari hauen artean, Kazetaritza sailean,  Patrick Farrel eta Damon Winter argazkilarien lanak izan dira sarituak fotokazetaritzari zuzendutako bi sarietan.

Patrick Farrel argazkilariak, Miami Herald egunkarirako, Ike urakanak Haitin eragindako kalteen inguruan egindako lanagatik jasoko du saria, Breaking News atalean, antolatzaileek dioten moduan “Ike urakana eta beste ekaitz hilgarri batzuen ondorioz, Haitin sortutako giza hondamendia probokatiboki eta akatsgabeki konposaturiko irudiekin erakusteagatik”.

Damon Winterrek aldiz, The New York Times egunkarirako egindako “Obamaren presidentzialetarako kanpainaren aurpegi desberdinak trebeki irudikatzen duten argazki sortarengatik” jasoko du Feature Photogrphy saria.

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.