15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (V) > Going Clear

15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (V) > Going Clear

Gaur jakingo dugu zein 5 dokumental izango diren Oscar sarirako hautagaiak. Nik nire Top 5 zerrenda osatu dut eta film bakoitzari buruz hitz egiten aritu naiz pasa den asteetan. Nire Top 5 partikularra amaitzeko,  Going Clear txundigarriaz arituko naiz. Beste filmei buruz zer esan dudan jakin nahi baduzu, klik egin film bakoitzaren tituloaren gainean.

Nire Top 5 (in no particular order):

5. Going Clear: Scientology and the Prison of Belief

15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (V) > Going ClearZientzilogia bezalako sasi-erlijioek, edo erlijioek orokorrean, niri bezala atzera ematen badizute, ez galdu film hau ikusteko aukera.

goingclear CelebritiesExposé dokumental honek ez du, seguru asko, Oscar saririk irabaziko, eta harrituko nintzateke sarirako 5 hautagaien artean ikusten badut gaurko iragarpenean. Izan ere, Zientziologo ezagun askok Hollywood-eko lobby garrantzitsua osatzen baitute: Tom Cruise, John Travolta, Juliette Lewis, Kirstie Alley… batzuk aipatzearren.

goingclear2

Eta dokumental bikain hau ikusi ondoren batek badaki celebrity hauek ez daudela txantxetarako.

Bazen behin Ron Hubbard izeneko zientzia-fikzio idazle xelebre bat, sexu-magian eta hipnosian zaletua, dirua barra-barra egiteko erlijio bat sortu zuena. “Dirua egiteko modu bakarra erlijio bat sortzea da” esan omen zion Hubbard-ek 1950an bere orduko emazteari “Dianetics” liburua idazten hasi zenean.

goingclear4

Berak idatzitakoa Zientziologia sortzeko oinarria izango zen. Erlijio hau sortuz Gobernu Estatu Batuarraren zerga zorrotzak sahiestu zitzakeen horrela.

Azkarra gure Ron, ezta?

Eta zertan datza ba Zientziologia gauza hau?

goingclear JohnTravoltaBa begira, poligrafoaren antzeko “auditore” izeneko aparatu bat (ikus John Travolta gaztearen irudia) erabiliz, “auditatuak” bere bizitzako momentu traumatikoak aitortzen ditu. Aparatuak egia edo gezurra esaten ari den erakusten du, gertatutakoaren egia botatzen duen arte. Informazio hau elizak artxibatzen du, eta noski, auditatuaren aurka erabiliko du, honek inoiz erlijio honen praktikak zalantzan jartzen baditu. Hau jakinda batek ulertzen du nola hainbat “celebrity” itxuraz adimentsuk, oraindik Zientziologian sartuta jarraitzen duten…

Alex Gibney dokumentalgile ezagunaren azken lanak zientziologo ohiak diren hainbat pertsona (gehienak zine eta telebista industrian lan egiten dutenak) elkarrizketatzen ditu eta beraien kontakizunen bidez ezagutzen ditugu kultu honen barne-praktikak: Auditoria nekagarriak, zigorrak, elizarentzako doako lan behartua, mehatxuak, zuzendaritzaren boterea eta elizaren dirutza. Izan ere erlijio honetan aurrera egiteko (edo filman esaten den bezala “argitasuna” lortzeko) batek izugarrizko diru piloa “inbertitu” behar du. Maila gorenetara iristeko zenbaitek ehundaka mila dolar utzi behar izan dituzte. Zertarako? Behin maila gorenera iritsita Hubbertek eskuz idatzitako notatxo bat irakurtzeko. Bertan estralurtar bati buruzko ez dakit ze istori bitxi eta sinesgaitz  kontatzen du erlijioaren sortzaileak. Imajina dezakezu momentu antiklimatikoagorik?

Aipaturiko elkarrizketei artxibuzko irudi bikainak eta grabatutako eszena dramatizatuak gehitzen zaizkie, gogoz, interesez eta txundiduraz ikusten den dokumental eder bat sortuz.

Going Clear-ek erlijioaren alde maltzurra desestaltzen du. Eta aurreritzirik ezkorrenarekin ikusten hasita ere ikuslea harrituko du, beldurgarria baita kontatzen dena.

Deigarria: Paul Haggis gidoilari eta zuzendari ospetsuak (Crash, In The Valley of Elah, Million Dollar Baby) zientziologian 35 urte pasa ondoren, orain dela 6 urte utzi zuen erlijioa. Dokumental honetan kontatzen du Zientziologian sartu izanaren arrazoia, bere emazte bihurtu zen neska konkistatzeko gaitasuna lortzeko izan zela.

 

Izarrak4/5

4-izar

Trailerra Going Clear (ENG)

15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (V) > Going Clear
Cruise, dokumental, erligioa, gidoilari, Haggis, Hubbart, Oscar, Travolta, Zientziologia
Izaskun Arandia

Gidoigilea, zinegilea, antzerkia, ikusentzunezkoak... Hemen zineaz arituko naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude