Zinemaldiko asteazkenekoak

Goizean

Ezberdina da Ana Kokkinosen filma (Blessed). Egun batean zazpi ume kaleetan barrena aurrera eta atzera ikusiko ditugu bertan. Baina egun berean bere amen aurrera-atzerakoa ere ez dugu galduko. Proposamen ezberdina ez ezik ausarta da zuzendari kanadiarrarena.

12:00etan, Kursaal 1ean.

Arratsaldean

Bere garaian ezinbesteko filme horietako bat izan zen Ressources humaines.  Aurtengo Zinemaldiaren epaimahaiko buru den Laurent Canteten lehen lana izan zen. Donostiako Zinemaldian, 1999an, Zuzendari Berrien saria jaso zuen. Lana eta lan mundua ditu gai.

16:00etan, Principe 9n.

Kontrauhina sailaren baitan, jelosia istorio bat: L´autre. Patrick Mario-Bernard eta Pierre Trividicen lan honetan, banandutako bikote baten bi erdiak ikusiko ditugu. Batek bizitza berregitea lortzen duen bitartean, besteak jelosiak hartuko du.

18:15etan, Principe 6n.

Gauean

Richard Brooksen pelikularik ezagunenetako bat da The Professionals. Burt Lancaster eta Lee Marvinekin Razak Maria nola bahitzen duen ikusiko duzu, eta bandiduaren harrapatzeko lau gizonena. Amodioa eta akzioa asteazken gauerako.

21:00etan, Principe 2n.

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude