Pep Guardiola Athleticera baletor?

Pep Guardiola Athleticera baletor?Pep Guardiola Athleticera baletor? Carajo! Ez dirudi hipotesi burugabea. Athletic hamarkadetan egin duen denboraldi ederrena burutzera doa, oraindik bi finaletan zer egingo duen jakiteke. Bartzelona utzi berri duen Guardiola datorren urtetako proiektua indartzera letorke Bilbora. Zergatik ez? Hemen dituzu klabe batzuk.

Gaurko albistea da: Pep Guardiolak Bartzelona utziko du. Eta, era berean, Athleticek UEFAko finalerako txartela lortu berri du Lisboako Sporting garaituta. Bada, goazen pixka bat bihurritzera bi albisteok. Zer gertatuko litzateke Pep Guardiolak Athletic garaile hau zuzenduko balu datorren denboraldian? Hain burugabea al da hipotesi hau? Ez, eta esango dizuet zergatik:

  • Marcelo Bielsak ez du argitu oraindik Athleticen jarraituko duen ala ez. Europako futbol talde handienek begiz jota dute argentinarra.
  • Pep Guardiolak onartu zuen Bielsa eredutzat hartuta sortu zuela egungo Bartzelona txundigarria.
  • Guardiolak prentsaurrekoan esan du hustuta amaitu duela. Presioak janda edo. Edozein talde erraldoietan topatuko du presio hori, Athleticen ez.
  • Bielsa Bartzelonarentzat entrenatzaile perfektua da, Guardiolaren jokamoldearekin segitzeko.
  • Trukaketa perfektua litzateke bi taldeen artean, ez bailuke duten eskema eraginkorra gehiegi aldatuko.
  • Athleticen proiektuarentzat sekulako fitxajea litzateke Guardiola. Jokalariren batek bi aldiz pentsatuko luke taldetik joan aurretik, aurreikusi daitezken eskaintzei muzin eginda.
  • Esan zuen Athletic entrenatu nahi zuela Bartzelona uztean:

Arrazoi gehiago nahi?

Pep Guardiola Athleticera baletor?

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

Zer duzu buruan “Pep Guardiola Athleticera baletor?”-ri buruz

  • Barakaldarra 2012-04-28 15:53

    Primeran legoke Bielsa Athleticen jarraitzea, hau ezinezkoa balitz Pep Guardiola ekartzea ondo baino hobeto egongo litzatekeela uste dut.Sekulako entrenatzailea izateaz gain, pertsona zuhurra eta behar legezkoa delakoan nago.