Lasterkari aitzindaria

Lasterkari aitzindaria

Joxe Aranzabalen Faroak “neska lasterkarien bide-erakusletzat” jotzen duen Lourdes Gabarainen berri eman digu. Ángela Sepúlvedak El Confidencial agerkarian plazaratu duen erreportajeak, “Las primeras corredoras de maratón en España”, ekarri dio tolosarra gogora.

.

Lourdes Gabarain, lasterkari aitzindaria

Izan zen agerpen moduko bat. Sareko prentsa gainbegiratzen ari nintzela, El Confidencial agerkarian sartu, eta Lourdes Gabarain lasterkari tolosarraren gaineko artikulu bat ikusi nuen. Nire oroimenaren txoko ezkutu batean, banuen neska haren berri, baina ia erabat ahaztua nuen. Bai, nik 1979an, hor nonbait, eman banituen lehen pausoak arineketan, ordurako neska hura bazebilen han eta hemen lasterka.

Lasterkari aitzindariaArgazkia ezagun egin zitzaidan, eta poza ekarri zidan, bertan Lourdesek gaztetasuna, poza, indarra eta zalutasuna transmititzen baititu. Eta nortasuna. Irakurri nuenean behin ikusle bati, gizonezkoa bera, zaplasteko bat eman ziola, burla egiten hasi zitzaiolako bere bularrak zirela-eta –entzun!–, pentsatu nuen garai hartan horrelako zenbat agoantatu beharko zituen.

Erreportajeak lasterkariaren bigarren argazki bat ere badakar, oso bestelakoa, bertan Lourdes Gabarain agertzen baita, gaur egun den bezalakoa. Eta hor poztasunerako tarte gutxi dago, emakumearen aurpegiak agerian erakusten baititu bizitzak eman dizkion zartadak, horietako bat ETAk bere lagun bat hil izana, Lourdesen alaba baten aita.

Horregatik, erreportajea gazi-gozoa egin zitzaidan. Lerro hauen bidez, omenaldia egin nahi diot lasterkari aitzindari honi, gaur egun Euskal Herriko errepide eta mendiak betetzen dituzten neska lasterkarien bide-erakusleari, Lourdes Gabarain. Bejondeizula!

Lasterkari aitzindaria

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.