Hamabigarren jardunaldiko apunteak

1) Futbola ez denean: Futbol gutxi ikusi zen atzo Zaragozan baina hiru puntu eraman zituen Osasunak Iruñeara. Hori da partidaren laburpena. Gol bat sartu zioten eta ez zuen bere atean bakar bat jaso. Hori futbolean hiru puntu dira eta puntuak nahi ditu Camachoren taldeak. Osasuna ez da tiki-takan jokatzen duen taldea, atzean sendotasuna eta ideia garbiak behar ditu. Atzo gol bat sartu zioten eta ez zuen berean jaso.

Ez luke atzoko garaipenak asko balioko du etxeko partidetan irabazten jarraituz gero.

2) Olatua: Olatua harrapatu du Athleticek eta boladan dator. Lau sartu zizkion Almeriari atzo. Hugo Sanchezek entrenatzen duen taldea ez da beste mundukoa eta gainbehera dator, baina irabazi egin zuen talde zurigorriak itxura ona emanez.

Noiz sartu zituen lau Athleticek azkenez etxetik kanpora?

Ostegunean Austria Wienen aurka jokatuko du. Iraun dezala emaitza onen olatuak.

3) Klasikoa: Futbolarekin adiskidetzeko moduko partida jokatu zuten bi taldeek atzo. Bakoitzak bere estilotik: Bartzelonak baloiaren jabetza izan zuen eta Real Madril kontraerasora aritu zen. Bi taldeek jokalari handiak dituzte eta horrelako partidetan agertu behar dute. Laportak esan zuen, arrazoiz, horretarako fitxatu zutela Ibrahimovic. Messi, Ibrahimovic, Cristiano Ronaldo eta Benzemak halako partidetan agertu behar dute.

4) Puyol: Bi talde hauek izarrez josiak egon arren, Puyol bezalako jokalarien beharra dute. Atzoko klasikoan hiru gol aukera garbi salbatu zituen. Kalitatea eta teknikaren ondoan, bihotza eta garra duten jokalariak behar dira, eta Puyol horietakoa da.

5) Hiru txarrenak: Azken urtetako ohiturari jarraituz, sailkapeneko beheko postuak begiratzeko joera dut. Athletic eta Osasunak, ikaragarririk ez gertatzera, ez dute arazorik izango salbatzeko. Ligaren herenera heldu garenean, Xerez eta Racingek ez dute itxura onik.

Baina argi Mendilibarren Valladolidekin. 3-0 irabazten joanda berdindu egin zion Tenerifek.

Bartzelona eta Real Madril

Irudia | Bartzelona eta Real Madril | Ezezaguna | LGPL