Gazteriak EHan baldintza duinetan lan egin eta bizi behar du

Gazteriak EHan baldintza duinetan lan egin eta bizi behar du

Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramaileak hitzaldia eskaini zuen herenegun Leioako EHUren campuseko Informazio Zientzien Fakultatean. Hitzaldia fakultateko auditoriumean egitekoa zen, baina ehunka gazte hurbildu eta aretoa txiki geratu zenez, fakultatearen kanpo aldean egin zuten solasaldia.

Gazteriak EHan baldintza duinetan lan egin eta bizi behar duOtegik esan zuenez, orain arte gertatu gabeko egoera baten aurrean gaude herri honetan: “Lehen aldiz, gure gazte belaunaldia bere gurasoena baino baldintza okerragoetan bizi da”. Gainera, azaldu zuen egoera honetara ez garela kasualitatez iritsi: “Espainiako estatuko eta Europako botere finantzieroek krisi latza eragin dute eta horien aurrean makurtu dira botere politikoak. Horren ondorioz, gure gazteen etorkizuna zalantzez betea dago”.

“Gazteei esan zitzaien unibertsitatean karrerak ikasiz gero, masterrak eginez gero eta hizkuntza asko menderatuz gero, bermatua izango zutela etorkizuna, eta, gainera, baldintza duinetan. Baina gazteak eta haien gurasoak engainatu egin dituzte”, azaldu zuen. “Inoiz herri honetan izan dugun gazte belaunaldi prestatuena daukagu, baina aldi berean, aspaldiko lan eta bizi baldintza okerrak dituzte”.

Otegik gogoratu zuenez, zalantzez beteriko etorkizun honen aurrean, azken urteetan herri honetako 15.000 gazte atzerrira joatera behartuta ikusi dute beren burua, han etorkizun hobeagoa bilatu nahian.

Gazteriari “oraina eta etorkizuna” bermatzeko neurriak proposatu behar direla agertu zuen EH Bilduko bozeramaileak. Horretarako, gazteak gure herrira itzultzeko plana abian jartzeko asmoa azaldu zuen. Plan horren baitan egongo litzateke gazteei begirako enplegu plan estrategikoa. Honen guztiaren helburua argia da: lan prekarietatearekin amaitzea, gazteei lan aukerak eskaintzea eta gazteek alokairu sozialetarako sarbidea izatea.

“Gure herriko gazteek egoera eta baldintza duinetan herri honetan bizi eta lan egin ahal izateko, lan egingo dugu”, azaldu zuen Otegik.

.

Gazteriak Gazteriak EHan baldintza duinetan lan egin eta bizi behar du Gazteriak EHan baldintza duinetan lan egin eta bizi behar du