ZUZEUko GAZTEA SARIA: hilean 150€ artikulu onenari hilabetero

gaztea saria: hilean 150€ artikulu onenari hilabetero

ZUZEUko GAZTEA SARIA 2017

2017 urtean ere jarraituko du 2016ko urtarrilaren 1ean hasi genuen ZUZEUko GAZTEA SARIAk, ZUZEU orainkariak Azkue Fundazioaren laguntzaz hilabete bakoitzean 150 euroko saria emango dio artikulu onena argitaratzen duen gazteari, alegia, 30 urtez azpiko egileari.

Lehiaketa honen xedea, euskaraz idatzi nahi duten gazteak kitzikatzea da, haien lanak kontsolidatutako hedabide batean argitaratzeaz gain, dirutxo bat irabazteko aukera emanez hilabetero-hilabetero. Gainera, ZUZEUko Erredakzioaren laguntza izango dute euren lanak behar bezala idatzi eta argitaratzeko, etengabeko aholkularitza baten bidez.

.

Baldintzak:

  • ZUZEU gaztea sariaArtikuluak originalak beharko dute izan, eta inon argitara gabekoak.
  • Artikulua argitaratzen den unean, egileak 30 urte baino gutxiago dituela erakutsi beharko du.
  • Artikulu edo sarrerak ZUZEUn argitaratu beharko ditu egileak, bertan erregistratu eta WordPress editorea erabiliz.
  • Artikulu edo sarrera bakoitza hilabeteko gainerakoekin lehiatuko da, betiere 30 urtez azpikoetan. (Horretarako egileak editorean GAZTEA kategoria markatuko du).
  • Egileak erregistratzean emandako benetako izen-abizen eta argazkiz sinatuko du.
  • Taldean edo batek baino gehiagok idatzitako lanak ere argitara daitezke,  baina sinatzaile bakarrari emango dio ZUZEUk saria, gero berak behar bezala bana dezan. Nahi bada, artikuluaren amaieran jar daitezke gainerako egileen izenak.
  • Artikulu bakoitzak 300 hitz ukango ditu, gutxienez, eta argazki edo ilustrazioren bat ere beharko du, hau ere gutxienez.
  • Lan guztiek Zuzeuren erabilera baldintzak bete beharko dituzte.
  • Argitaratutako artikuluak, ZUZEUko gainerako guztiak bezalaxe, Creative Commons aitortu lizentziapean geratuko dira.
  • Nahi haina artikulu argitara daiteke.

Epai-mahaiak kontutan hartuko ditu:

  • Artikuluaren edukia eta formaren bikaintasuna.
  • Idatzitakoa izan dadila ZUZEUren erabiltzaileen interesekoa eta, ahal den neurrian, eztabaida eragilea.
  • Testu soilaz gain, sareko kontakizun modu berriak erabiltzea ere hartuko da kontutan: argazkiak, multimedia, grafikoak, e.a. Horretarako egileak tresna edo bestelakoen beharrik balu, ZUZEUko erredakzioak bideratuko dizkio.

Eta gainera:

  • ZUZEUko gaztea sariaSaria nori dagokion ZUZEUko erredakziokoek erabakiko dute eta hilabete bakoitzaren lehenean jakinaraziko da nor izan den aurreko hilabeteko irabazlea.
  • Saria bat eta bakarra izango da hilabetero, baina epaimahaiak ez ematea ere erabaki lezake, baldin eta argitaratutako lanek behar besteko mailarik ez dutela eskaini irizten badiote. Hala balitz, hilabete horretako diru-saria, hurrengo hilekoari gehituko litzaioke. Eta hala.
  • Argitaratutako artikuluren batek behar besteko kalitaterik ez baleuka, ZUZEUko erredakziokoek kendu ahal izango dute argitaratutako lekutik.
  • Epaimahaiaren erabakia eta araudi hau onartu egin beharko dira parte hartu ahal izateko.

(Informazio gehiago edo beste zerbait nahi baduzu, idatzi lasai, eta ez ahaztu, hogeita hamarretik gorakoa bazara ere, gustu handiz irakurriko ditugula ZUZEUn zuk zeuk egindako sarrerak)

zuzeu.eus-logo2    Azkue logo

ZUZEUko GAZTEA SARIA

Katalin Antxiarentzat urtarrileko Zuzeuko Gaztea Saria

Alazne Sainzek erdietsi du otsaileko Zuzeuko Gaztea Saria

Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea Saria

Leire Regadasek irabazi du apirileko Zuzeuko Gaztea Saria

Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko ZuZeu Gaztea Saria

Mikel Perezek irabazi du ekaineko ZuZeu Gaztea Saria

Maddi Etxeberriak lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria

Iñigo Echarrik eskuratu du abuztuko Zuzeu GAZTEA Saria

Itziar Larrañagak irabazi du iraileko Zuzeu GAZTEA Saria

Amaia Garciak erdietsi du urriko Zuzeu Gaztea Saria

Jon Ander Maiozek irabazi du azaroko Zuzeu Gaztea Saria

Iñigo Perezek eskuratu du abenduko Zuzeu GAZTEA saria

ZUZEUko gaztea saria
Gaztea, SARIA, zuzeu
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “ZUZEUko GAZTEA SARIA: hilean 150€ artikulu onenari hilabetero”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude