Youtuberren bitxikeriak

Youtuberren bitxikeriak

Youtube 2005 sortutako webgune digitala da eta munduko webgunerik ospetsuenetariko bat bihurtu da. Denok dakigu nola dabilen Youtube, batez ere, pertsona gazteak. Youtube ikustea, gaur egungo gazteen denbora-pasarik ohikoena da, ez hainbeste pertsona nagusietan.

Youtuberren bitxikeriakBaina Youtube ikusten duten pertsonak albo batean utziz, Youtuben edukia igotzen duten “Youtuber”ei buruz hitz egingo dut. Normalean Youtuberrak pertsona gazteak izan ohi dira hogei edota hogeita hamabost urtekoak batez beste, blog-ak edo bideo-jokoen bideoak igotzen dituztenak haien Youtube kanalaren edukia bezala. Oso arraroa izango litzateke pertsona adindun bat youtuberra izatea eta bideo-jokoen edukia igotzen duena existitzea ezta?. Baina ikaragarria badirudi ere, badago emakume nagusi bat Youtuberra dena eta bideo-jokoetara jolasten duena.

Emakume honen izena Shirley Curry da. Ezetz asmatu zenbat urte dituen? Munduko Gamer zaharrena bihurtu da, arrazoi guztiz, laurogeita bat urte baditu eta bideo-jokoen munduan sartuta baitago.

Emakume honek horrela deskribatzen da haren sare sozialen profilan. “Laurogeita bat urteko emakume nagusi bat naiz bideo-jokoak asko gogoko dituena. Virginian, Estatu batuetan bizi naiz eta Skyrim bideo-jokora jolastea gogoko dut. Lau seme, bederatzi iloba eta birbiloba bat ditut.”

Irailaren hemezortzian igo zuen bere lehen bideoa Youtubera. Baina hori egin baino lehen, Youtube denbora-pasa bezala ikusten zuela esaten du. Denbora libre asko zuela eta abenturazko bideo-jokoak gogoko zituela ikusiz, Youtuber Gazteek egiten zutena oinarritzat hartuz, gauza bera egin zuen, orduan Youtubezalea izatetik Youtuberra izatera pasatu zen.

Hortik aurrera Skyrim bideo-jokoaren hirurehun bideo baino gehiago igo ditu haren Youtube kanalera. 238.500 baino jarraitzaile gehiago ditu eta bideo guztien ikuspegiak bateratuz sei milioi baino gehiagora iristen dira. Egunero hogeita hamar minutuko bideo bat igotzen du.

Oraindik harrituta ez bazaude emakume hau ez da bakarrik Youtuben ondo moldatzen, are gehiago, Twitterren, Facebooken, baita Snapchaten ere moldatzen da. Gogoko zenuke honelako amama izatea ezta?

Youtuberren bitxikeriak