Urriko Zuzeu Gaztea Saria

Urriko Zuzeu Gaztea Saria

Zuzeu Gaztea Sariak, hilabetero legez, 150 euro ditu 30 azpiko egileen artikulu onenarentzat urrian ere. Azken egunak dituzu parte hartzeko, gazte!

Urriko Zuzeu Gaztea SariaIkasturte berria motel samar hasi zuen lehiaketak, oraindik ere uda bukaera eta herri batzuetako festak zirela eta beste… baina irail bukaeran martxa hartu eta zortzi parte hartzerekin bukatu zen; hamaika sarrera guztira. Urrian, gazte, ez duzu dagoeneko aitzakiarik, nagiak kendu eta buruan dabilkizuna geurera ekartzeko. Ea ba, idatzi!

.

Gazteak kitzikatu

Lehiaketaren xedea, euskaraz idatzi nahi duten gazteak kitzikatzea da, haien lanak kontsolidatutako hedabide batean argitaratzeaz gain, dirutxo bat irabazteko aukera emanez hilabetero-hilabetero.

Gainera, ZUZEUko Erredakzioaren laguntza izango dute euren lanak behar bezala idatzi eta argitaratzeko, etengabeko aholkularitza baten bidez.

.

Martxan da urriko Zuzeu Gaztea Saria

Epai-mahaiak kontutan hartuko ditu:

  • Artikuluaren edukia eta formaren bikaintasuna.
  • Idatzitakoa izan dadila ZUZEUren erabiltzaileen interesekoa eta, ahal den neurrian, eztabaida eragilea.
  • Testu soilaz gain, sareko kontakizun modu berriak erabiltzea ere hartuko da kontutan: argazkiak, multimedia, grafikoak, e.a. Horretarako egileak tresna edo bestelakoen beharrik balu, ZUZEUko erredakzioak bideratuko dizkio.

.

Zuzeu Gaztea Saria Azkue Fundazioaren laguntzari esker banatzen da.

Urriko Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.