Urdanga arin

Urdanga arin

Urdangarin, justizia eta berdintasuna .

Hainbat urtetako ezinegonaren ondoren jakin berri dugu Iñaki Urdangarin, Juan Carlos Espainiako Errege zenaren suhia, kartzelara joan gabe geldituko dela. Azken finean, denek geneukan hauxe bera gertatuko zenaren ustea, orain dela asko utzi baikenion Espainiako justizian sinesteari. .

Urdanga arinGaur jakin dugu Urdangarin eta Noos kasuko beste bederatzi pertsona (17 akusatuetatik) fidantza baten truk libre gelditu direla. Bai bai, ondo irakurri duzu, zuk eta nik dugunaren pareko askatasuna izango du, eta hau guztia diru publikoa lapurtu ondoren. Baina harrigarriena ez da hau, gehien harritzen gaituena zera da: agintariek etengabe errepikatzen digutela justizia denentzat berdina dela, denek eskubide berak ditugula.

Ez dakit zenbat miloi lapurtu dizkigun tamalez jatorri euskalduna duen gizon honek, eta ez dut jakin ere egin nahi, baina seguru nago diru hori nik lapurtu izan banu honezkero Espainiako kartzelarik ilunenean nengokeela, eta ez Suizako txalet batean bizitzen. Baina kontuz, batzuen ustez nahikoa neurri hartu dira eta: hain zuzen ere Iñaki Urdangarin gizajoak hilean behin bere bizilekuko epaitegian azaldu beharko baitu, gainera gaur Suitzarako bidaia “low-cost”-en egin du ez dakigu fidantza ordaindu ostean dirurik geratu ez zaiolako edo sinpleki gu gupida gaitezen egin duen.

Noski, ez genuke artikulu hau idazteko molestiarik hartuko justizia denentzat berdina izango balitz. Ez ginateke kexatuko Altsasuko gazteak aske utziko balituzte, ordu txikitako borroka baten ondoriotzat joko balukete terrorismotzat hartu dutena. Ez ginateke kexatuko gure adierazpen askatasuna behingoz aintzat hartuko balute.

Urdanga arinBaina Espainian urte askoren ostean erakutsi dute justizia ez dela bera pertsona garrantzitsuentzat edo herritar xumeentzat, eta ezta autonomia erkidego batzuetako edo besteetako pertsonentzat ere. Horregatik, aski da horrelako kasuak onartzeaz, aski da zuk derrigorrez ordaintzen dituzun zergei futbolari, politikari zein enpresariek ezikusiarena egiteaz. Herrialde honetan gauza ugari doaz gaizki eta hein handi batean guk dugu horren errua guk uzten baitiegu agintariei gure aurpegira barre egiten.

Bada garaia menpekotasunetik ateratzeko, bada garaia gure gizarte eta etorkizunagatik borrokatzen hasteko. Herriak pentsatzen hasi behar du, gainerakoan milaka eta milaka zapalkuntza jasango baititugu, Urdangarinena kasu bakan bat baita beste hamaikaren artean. Amaitzeko, Francisco de Quevedo idazlearen hitz batzuen erabilera egingo dut: “Justizia urria den lekuan, arriskutsua da arrazoia izatea”.

Urdanga arin
gaur egun, Lapurra, Urdangarin

2 pentsamendu “Urdanga arin”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude