Sukaldaritza

Sukaldaritza

Nire ustez, sukaldaritza munduko lanbiderik gogorrena da. Sukaldaritza, sukaldari batek jatetxe edo taberna batean janaria ondo prestatzean eta gero bezeroei saltzean datza. Sukaldariek abantaila gutxi eta desabantaila asko izan ohi dituzte.

Sukaldari batek izaten dituen abantailak hauek dira:

Jatetxea edo taberna ondo badoa eta joaten diren bezeroek gustuko badute, sukaldariak onura asko izango ditu eta taberna edo jatetxea famatua bihurtuko da. Sukaldariak egiten duen janaria bezeroek gustuko badute oso harro sentituko da bere lanagatik.

Sukaldari batek izaten dituen desabantailak hauek dira:

sukaldaritza

Oso goiz altxatu behar da janaria erosteko merkatuan. Sukaldari on batek ia egun osoa pasatzen du sukaldean eta gainera oso denbora libre gutxi du bere lagunekin eta bere familiarekin egoteko. Janaria prestatzen duen bitartean, estres handia izan dezake. Sukaldari batek, normalean, ez ditu opor luzerik izaten. Nire ustez, sukaldari gehienek ez dute ia bizitza sozial aberatsegirik. Horrez gain, beraien soldata ez da oso altua izaten.

Gaur egun, milioika sukaldari daude munduan baina sukaldari horietatik mila, gutxi gorabehera, famatuak dira. Nire ustez, sukaldaritza pixkanaka-pixkanaka hasi da famatua izaten. Horren ondorioz gero eta mutil eta neska gehiagok dute interesa sukaldaritza munduan.

Zuk zeuk jatetxe edo taberna bat sortu ahal izateko, sukaldaritza munduan sartuta egon beharko zinateke. Horrez aparte denbora eta diru asko inbertitu beharko duzu jatetxea zabaldu ahal izateko. Aipatu ditudan gauza horiek ezinbestekoak dira jatetxe edo taberna bat mantendu ahal izateko. Bestalde, jatetxe edo taberna batzuk ez dituzte gauza hauek betetzen, horregatik beren jatetxea edo taberna ezin izan dute aurrera eraman.