Publizitatea euskaran; aurrera egin dugu!

Publizitatea euskaran; aurrera egin dugu! –

Askotan esaten dute euskara ikasi nahi ez, eta aitzakia bila dauden horiek euskarak “ez duela ezertarako balio”. Ingelesa omen da beharrezkoagoa. Eta gaztelaniaz elkar ulertzen badugu, zertarako euskara?

Pertsona horientzat euskarak ez du inolako presentziarik. Bere egunerokoan, eskolan ez bada, euskara ez dago munduan. “Egun on” edo “Eskerrik asko” bat ezpainetan jartzen ez duten horiek.

Baina hara! Bat-batean kaletik Korrika ikusten du. Edo lagun kuadrilla{rekin} ikastolen aldeko ekitaldi batera joaten da (Kilometroak, Ibilaldia, Herri Urrats, Araban euskaraz, Nafarroa Oinez), edota herriko jaietan kontzertuan edo txoznetako bozgorailuetatik euskaraz kantatu eta girotzen da.

{Berdin dio A ereduan edo D ereduan ikasten duten. Ikastoletan euskal kultura beste maila batean trasmititzen dute, baina beste motatako zentroetan, denetarik ikusi daiteke.}

Publizitatea euskaran; aurrera egin dugu!Beno, aipatutakook “borroken mobida” dela diosku (movida de los borrokas). Ikastoleroen kontua. Abertzaloideena.

Pertsona horiek ez dute ETB1 edo ETB3 ikusten. Ez dute Gaztezulo, Gaztea, Hamaika, Berria edo ZuZeu (beste hainbaten artean) existitzen denik ere ezagutzen. Bere burbuila, erdalduna da oso (euskaldunok gure burbuila ere badugu, baina erdararen burbuila behintzat ezagutzen dugu).

Baina, badakizue zer? Azken urteotan, aldaketa, txikia sikiera, nabaritzen ari gara. Enpresa handiek behinik behin, euskararen presentziari zirrikitu bat ireki diote. Publizitateaz ari naiz.

BBVA, Banco Santander, Bricomart, Carrefour, Orange, Decathlon, ElCorteInglés… bezalako enpresa handietaz ari naiz.

Enpresa hauetan ez dituzte langile euskaldunak kontratatzeko ohiturarik, beren webgunea edo zerbitzuak euskaraz eskaintzen ahaleginik egiten.

Baina kanpora begira, agerikoenak diren elementuetan (errotuloak, katalogoak…) txertatzen saiatzen dira. Batzuetan oso bitxia da, izan ere, euren katalogoetako azalean eta azken orrian (kontraportadan) euskara hutsean jartzen dute, barnekoa erdara hutsean den bitartean.

.

Hona hemen adibide batzuk:

Bricomart katalogoa, kanpotik euskara hutsean, barrutik gaztelania hutsean.
El Corte Ingles katalogoa. Kanpotik euskara nagusi, barrutik gaztelania nagusi.

 

Carrefour katalogoa atzetik.

 

Carrefour katalogoaren azala. Katalogo hauetan euskara nagusi da kanpotik (hangiagoan), baina barrutik apenas du.

Beno, batzuek itxurakeria dela esango dute. Beren burua euskaldun bezala aurkeztu nahi dutela, errealitatea bestelakoa den bitartean.

Baina nire ustez horrek garrantzi handia du. Lehen aipatu dudan kasik euskalfoboak diren horiei begira, garrantzi izugarria du.

Beraientzat Korrikakoek euskaraz egiteak ez du baliorik. Baina Banco Santanderrek egiteak bai. Euren begietara, eragin handiagoa du. Sinesgarriago omen.

Euskara sozializatzeko garrantzi handia du. “El euskera solo sirve para habla en el baserri” diotenen aurka, balio handiagoa du Bilboko, Gasteizeko edo Iruñeako kale batean, euren aburuz prestigioa duen enpresako publizitate/informazio mezu bat euskaraz normaltasunez ikustea, Korrikako aldarrikapena entzutea baino.

-ez dugu ahaztu behar enpresa handi horiek, eurek hala erabakita “inbertitzen” dutela euskaraz, ez gobernu baten dekretuz. Eta batzuetan, publizitate mezu batean dirutza inbertitzen dutela, kale horretan euskaraz %10ek bakarrik ulertuko dutelarik-

Erakunde pribatuak direnak, baina “gizarte kontzientzia” dutenen artean normalagoa da. Gobernuz Kanpoko Erakundeak, fundazioak, hezkuntza arlokoak… Adibidez: Unicef, Caritas, Medicus Mundi… aspaldi egin dute ahalegina.

Zer esanik ez erakunde publikoak. Horiek aspaldi helarazten dute euren mezu edo informazioa euskaraz.

Argazki batzuk atera ditut hau guztia frogatzeko.

Iragarkiak egiteko hainbat modu antzeman ditut:

  • Kartela osoa euskaraz eta bestea gaztelaniaz.
  • Kartel osoa elebiduna.
  • Katalogo edo errotuluetan euskara letra nabarmenduagoan eta erdara txikiagoan (baita alderantziz ere, Ikean adibidez).
  • Atzerriko hizkuntzak. Batik bat ingelesa (batzuetan frantsesa edo italiera noizean behin). Lurrin edo arropetan. Batzuetan eslogan edo izen komertzialak. Euskara baztertzen da, baina gaztelania baino, beste hizkuntza bat erabiltzen da.

Gainera, Amunarriz-ek ETBn, euskal publizitateari buruz egin zuen erreportaje interesgarri bat duzuen ikusgai:

http://www.eitb.tv/eu/bideoa/4104723515001/

Gogoratu behar dugu edozein modutan, enpresek euskara erabili edo ez erabiltzeko erabakia erabiltzaileek egiten duten eskaeraren araberakoa dela. Hortaz, guk geuk euskaldunok enpresetan praktikatzen eta aldarrikatzen ez badugu, nekez egingo dutela ahaleginik.

Publizitatea euskaran; aurrera egin dugu!

3 pentsamendu “Publizitatea euskaran; aurrera egin dugu!”-ri buruz

  • Enpresarioa izateko, bestalde, erdaraz egin behar da.
    Galdetu bestela gaztetxo honi:
    https://www.youtube.com/watch?v=g73Z11zSwPA

  • Lehen jarri dudan iritzian luzatze aldera ikusi youtubeko EiTB kanala argi gera dakizuen quienmandaaqui https://www.youtube.com/user/eitbcom/videos
    Zenbat bideo daude euskaraz?
    Euskarazko bideoek lantzen dituzten gaiak eta erdarazko bideoek lantzen dituztenak erkatuz gero, zer uste?

    Ez ote da postureoa finean? Gure agintari eta instituzioek ere ez dute euskararen balioan sinesten gai serioak ukitzeko. Zertarako egingo dute ba enpresek?

    Badira urte batzuk uste dudala euskararenak egin duela. Orain euskararen arerio nagusiek euskaraz dakite: Gorka Maneiro, Idoia Mendia, Inigo Urkullu, Inaki Iriarte…

  • Oso ados artikuluan esaten denarekin. Gizartearen parte baterako euskara enpresa handi horiek erabiltzea oso garrantzitsua da, eragina du, zalantzarik gabe. Dena den, Bilbo, Gasteiz eta Iruñea jarri dituzu adibide eta zoritxarrez Nafarroako hiriburuan atzean gaude alor honetan (ere). Enpresa handi horietako askok EAEn euskara erabiltzen dute baina Nafarroan ez. Adibide bat jartzearren, kolore gorria markatzat duen elektragailu-denda sare handi batek EAEko dendetan elebitan ditu errotuluak, afixak etabar baina Iruñekoan gazteleraz soil-soilik. Eta ez da kasu bakarra. Udaletako euskara zerbitzuek merkataritzan euskara txertatzeko kanpainak egiten dituzte Nafarroan baina ez dakit denda, banku eta bestelako negozio handietan beharrezko lana egiten duten. Niri behintzat funtsezkoa iruditzen zait euskara sektore zabalagoetan ikustarazteko.