Plastikoaren kutsadurak ez ditu mugak ulertzen

Plastikoaren kutsadurak ez ditu mugak ulertzen

Plastikoa 1860an sortu zen marfilezko billar bolak ordezkatzeko lehiaketa bat antolatu zutenean.

Gaur egun erabiltzen ditugun material gehienak plastikoz eginda daude, bai etxeetan; bai industrian, plastikoa da nagusi. 

Plastikoak erraztu egin digu bizitza, baina kontrol gabeko erabilera honek naturan eta gugan eragin negatiboa izan du.

Gaur egun, plastikoa edozer egiteko erabiltzen da, material merkea delako eta oso erabilgarria delako. Edozer produktuk darama plastikoa eta ez gara ohartzen bai pertsonentzat, bai animalientzat eta baita naturarentzat ere oso txarra dela.

Plastikoaren kutsadurak ez ditu mugak ulertzen

 

Plastikoak pertsonetan duten eragina:

Plastikoaren malgutasuna, gogortasuna…plastikoak dituen gehigarriei esker dira, baina ezin dugu zehazki jakin zein gehigarri diren eta ze kantitatetan dauden, plastikoa fabrikatzen duten enpresa boteretsuek ez dutelako informazio hori eman nahi.

Aldez aurretik aipatutako substantzia toxiko batzuk disruptore endokrinoak dira, hau da, hormonen portaera imitatzen dute. Substantzia toxiko hauen kontzentrazio oso txikiak ere mutazio kaltegarriak sortzen dituzte eta zelulen portaeraren aldaketan ere zerikusia izan lezakete. Batez ere gehien kaltetuta ateratzen direnak fetuak eta umeak dira, hauek disruptore endokrinoekiko oso sentikorrak dira.

Plastikoaren substantzia toxiko batzuek odola kutsatzen dute (zehatz-mehatz gizakien % 90),  elikagai batekin kontaktuan jartzen dugunean. Gainera, gaixotasun batzuk eragiten dizkigu, adibidez, minbizia, antzutasuna, autismoa, diabetesa…

Gaur egun, gizakiok plastikoz betetzen dugu gure ingurunea, eta historiak irakasten digu hau ez dela beharrezkoa, antzina ondo bizi baitziren hondakinik gabe.

Dena den, plastikoaren sustapenak zenbait abantaila eragin ditu, gizakion bizi kalitatearen hobekuntza eta zientziaren eta teknologiaren aurrerapenak, besteak beste.

Larria dirudi pentsatzea, dauzkagun ingurumen arazoak informazioaren faltagatik sorraraztea; izan ere, munduko biztanleriaren portzentaje altuak ez daki ez nondik ateratzen den plastikoa ez zein neurritan  birziklatzen den.

Horrexegatik, ezinbestekoa da biztanleria informatzea eta kontzientziatzea, ondorioak saihesten saiatzeko.

Plastikoak naturan duen eragina:

“Zabor Irla” Ozeano Pazifikoren iparraldean sortu den zabortegiari deritzo.

1.400.000 km²-ko neurria dauka eta plastikozko hondakinez beteta dagoela estimatzen da.

Plastikoak egunero janaria, jostailuak edo erositako tresna berriak biltzen dituztenak dira. Hauek kontrolik gabe erabiltzeagatik edo zuzenean ez birziklatzeagatik azkenean uretan amaitzen dute.

Plastikoaren kutsadurak ez ditu mugak ulertzenIzan ere, plastikoa ez da berez desagertzen eta flotatzen geratzen da. Hau da, zaborraren erdian igeri egiten dugu. Gainera, hainbat gaixotasun eragiten ditu gizakiengan.

Horretaz aparte, animaliengan ere ondorio txarrak baino txarragoak izaten ditu.  Adibidez, izurdeak, plastikoen ondorioak gehien jasaten dituzten animaliak dira. Gero eta ohikoa da hondartzetan ikustea hilzorian poltsa batek lepoa inguratzen.

Baina zer egin al dugu gauza hauek guztiak ekiditeko?

Bada, “Basura zero” mundu utopiko baten ikuspegi  klasiko bat da, zeren helburu horiek betetzea ez da batere erraza. Gizaki gehienek gobernuei errua botatzen diote  gure  ingurunean gertatzen diren gauza txarrez. Baina ezin gara gelditu ikusten nola gure mundua pikutara joaten den, ezin gara gobernuen zain egon, gutako bakoitzak aldaketa handi bat egin lezake bakarrik gure aletxoa ipiniz.

Mundua hobeagoa  izateko zenbait gauza egin genezake:

Atmosfera garbiketa, uraren onbideratzea, aluminioaren birziklapena, berreskurapenak…

Hau da: birziklatu, berrerabili eta gutxitu.

Plastikoaren kutsadurak ez ditu mugak ulertzen

5 pentsamendu “Plastikoaren kutsadurak ez ditu mugak ulertzen”-ri buruz

  • “Urak dakarrena urak daroa”,zientziak dakartzan kalteak berak ere ezin ditu eraman

  • Zientzia kanpora. Mitologia orain!

  • Nahiz eta “Basura zero” mundu utopikoa izan, hori lortzera denok ahalegindu behar dugu. Bai erakundeek bai enpresa pribatuek eta noski, gutako bakoitzak egoera aldatzeari ekin behar diogu.

    Erakundeek plastikoek eragiten dituzten ondorioen gaineko sentsibilizazio-kanpainak sustatu behar dituzte. Aldi berean, horri buruzko legealdiak bete behar dira eta bete ezean, isunak jarri behar dira.

    Guk ere adibe ona eman behar dugu. Gure seme-alabek gugandik ikasi behar dute zaborra birzikatu,berrerabili eta gutxitu behar dela. Eskolan ere, sentsibilizazio -heziketa ikasi behar da.

    Mundu hobeagoa eskuratzea denon artean egin behar da noski.

    • Barkatu “ausarta”, zuzenketa txikia egingo dizut. “legealdi” aipatu duzunean, “araudi” edo “arautegi” esan nahi zenuen.
      Legealdi (lege+aldi)= legislatura (“aldi” denbora da). Adibidez 2012-2016 legealdi
      Araudi (arau+di)/Arautegi (arau+tegi)=normativa/reglamento (arauen lekua)
      ——————————————————————————————————————————-
      Edonola ere, artikuluari dagokionez, aipatuko nuke azken urteotan supermerkatuetan boltsak KOBRATZEA izugarrizko aurrerapausua izan dela.

      Kobratu aurretik ere, nik supermerkatuetan inoiz ez nuen poltsarik hartzen. Motxila edo gurditxo/maleta eramanez nahikoa dut. Gainera, askoz erosoagoa da. Motxila daramazunean eskuak libre dituzu mugikorra erabiltzeko, euritakoa eramateko, giltzak sarrailan sartzeko…

      Eta pisua eskuetan eramatea edo bizkarrean eramataren artean alde handia dago. Bizkarrean daramazunean, pisua askoz gutxiago nabaritzen duzu. Eta gurdi/maletatxoan, pisuak ez du marruskadurarik sufritzen gurpilei esker.

      Beraz, ez bakarrik plastikoaren erabilera gutxitzearren, baita erosotasunagatik ere.
      Zaborra botatzeko, beste dendetan ematen dizkiguten poltsekin nahiko eta sobera dugu.

      Jone eta Thais, gogoratu argazki pertsonala jarri behar duzuela (Iker, Naiara G. eta Naiara C bezala).
      Zuen gaia oso interesgarria izan da. Nik beste ikasle bati, honen inguruko beste artikulua egitea proposatuko diot.
      Gainera, ikasle batek ahozkoa prestatu du zuen artikuluarekin. Nik lehiaketako 4 artikuluak erakutsi nizkion eta berak, bere kabuz, erabaki du horren hitzalditxoa egitea (nik ez nion aukeratzeko eskatu ere egin!!!).

  • Kaixo neskak!
    Esan bezala, beste ikasle bati gai honen inguruan beste artikulu bat egitea proposatu nion eta hona hemen emaitza:
    http://zuzeu.eus/gaztea/plastikozko-poltsei-uko/
    aupa zuek!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude