Mintzeko milaka modu daude

Mintzeko milaka aukera daude –

Bukatu da. “Gu” honekin amaitu behar dut. Bi urte polit bizi izan ditugu elkarrekin baina dagoeneko aski da. Azkenaldian psikologikoki mindu nauzu egunero eta gaur, azkenean, aurre egingo dizut.

Mintzeko milaka aukera daudeElkar ezagutu genuenean ez dakizu benetan zenbat miresten zintudan. Ezberdina zinen eta hori gustuko nuen. Aire freskoa. Hondartza batera iristen den harea berria bezalakoa. Egun osoan zehar zurekin pasatzen nituen bi ordu horietan egoten nintzen pentsatzen. Zer gauza berri erakutsiko zenizkidan, zelako tontakeriekin egingo nuen barre… Inguruan genituen pertsonek ohartarazi ninduten arren, ez nuen ulertzen, itsututa nengoen. Bihozgabea zinela, neska asko mindu zenituela… Baina zu eta bion artean zegoen elkar ulertzeko gaitasuna itzela zen. Zureak eta bost esaten zenizkidan, mila alditan pikutara joateko gonbidapenak bidali nizkizun… Baina hala ere, astelehen orotan guztia beti bezala zegoen. Zuri esker, huts egiteko beldurrari aurre egin nion. Zuri esker, ditudan hainbat ezaugarriz ohartu nintzen; zure inguruko jendearekin erlazionatzen hasi nintzen eta, nirudiena baino askoz ere lagunartekoagoa nintzela konturatu nintzen. Enpatia ikaragarria izan ahal dudala ere erakutsi zenidan, egun garrantzitsuetan grina izan ahal nuela… Baina esan bezala, aski da…

Etapa polit hori bukatu egin da. Zoritxarrez bukatu da. Aurten zure aukeren artean onena ez naizenez, urrundu egin gara. Aurten oihukatu, umiliatu eta beldurra sartu didazu. Huts egitearen beldur hori berriro gorputzera sartu didazu bai, zer edo zer txarto egiten badut, zure zelaitik kanpo uzten nauzu. Eta konplimendua bakarrik nituen pertsonaz, gaur egun dezepzioa geratzen zait soilik… Beti esan izan da bizitzak buelta asko ematen dituela… eta horrela da. Badakit zenbat balio dudan eta zuk uste duzuna baino askoz gehiago da. Badakit noraino iritsi naitekeen eta badakit ere, zure oihuek eta zure metodoek ez nautela batere laguntzen. Horregatik, gaur, pasa den urtean erakutsi zenidan guztiagatik eskerrak eman eta… banoa zure futbol taldetik. Entrenatzaile maitea, ez dizut ni akabatzeko aukera emango.

Mintzeko milaka aukera daude