LOMCE legearekiko ezetza

LOMCE legearekiko ezetza

Espainiako LOMCE legea azken ibilbide burokratikoa egiten ari da. 2016ko maiatzaren 17an, José Ignacio Wert Hezkuntza Ministroak beste aurrerapauso bat eman zuen inposatu nahi diguten erreforma atzerakoi horren aplikazioan.

Legea sexista da, ikasleria sexuaren arabera bereizten duen hezkuntza sistema babesten du-eta. PPk duen ideologia eskoletara eraman nahi du eta neskak eta mutilak bereizten dituzten ikastetxeak diru publikoarekin finantzatuko ditu.

Aniztasun ikuspegia ere desagertu egingo da, eta erlijioak eta moral katolikoak garrantzi handia hartuko du. Gainera, eskola kontseiluak ez du izango inolako botererik, zuzendariak edo zuzendaritza taldeak izango du eskolaren antolaketaren botere osoa.

Hori gutxi balitz bezala, ikasleon arteko lehiakortasuna handitzera dator LOMCE. Lege honek ikasle “bikainak” nahi ditu, eta horretarako, ikasleon arteko lehian oinarritzen da. Notarik onenak dituenak lortuko du aurrera egitea, gainontzekoak ez. Gainontzekoak bidean, baztertuta, geratuko dira..

Legea elitista da, gutxi batzuek bakarrik ordaindu ahal izango dutelako. Lege hau merkatuen beharrak asetzeko sortu dute. Kalitatezko hezkuntza gutxi batzuen esku geldituko da eta legeak baztertuko luke beste jende guztia. Gutxi batzuen luxua izango da hezkuntza on bat jasotzea.

Lege honekin, ikasle askok lan munduan arinago sartzeko beharra izango dute. Horrek, gainera, lan esku merkeagoa izatea ekarriko du. Soldata baxuaren truke lan egingo duten robotak nahi dituzte.

Euskarari dagokionez, hilzorian jarri nahi dute. Ikasgai espezifiko moduan ezarri eta hautazko huts izatea nahi dute. Gainera, ikaste-hizkuntza hautatzeko eztabaida eta manipulazioaren ondorioz, gaztelania izango da lehenengo hizkuntza.

Espainiako atzerakoienek eredugarritzat hartu dute ministro kontseiluak hartutako erabakia. Eliza Katolikoak goraipatu egin du legeak ekarriko dizkion onurak. PSOEK adierazi du Espainiako gobernua eskuratuko balu, bertan behera utziko lukeela. Hezkuntza komunitatea osatzen dugun ikasle, hezitzaile, guraso eta herritarrok argi eta garbi adierazi dutu, behin eta berriz, ezetz lege honi.

LOMCEren aurrean egiteko dauden posibilitate hiru ditugu; legea aplikatzea, asumitzea ala desobeditzea. Zalantzarik ez dago PP inguruan mugitzen diren pertsonek, zalantzarik gabe, lege horren alde egingo dutela, haien ideologia estremista inposatzeko gainera, elizaren babesa izanda, beraz haien esku dagoen guztia egiteko ahalegintzen ari dira. Badaude era batean asumitzen duten alderdiak EAJ-PNVk adibidez, medio publikoen aurrean esaten dutela ados ez daudela, baina harrapatu dituzte bidaietan Werten alboan. Jarrera honekin, erreformari ezezkoa eman, baina begirada kendu gabe ea nork eramaten duen pastelaren zatirik handiena.

Azken aukera bat dagoela uste dut, ordea, inposatutako legea ez onartzea, desobeditzea. Euskal Herriarentzat beste hezkuntza eredu bat sortzeko aukera. Ez dago beste aukerarik, Espainak esaten duenarekin ados egon edo Euskal Herria berreraiki. Guk, ikasleok, gure bidea aukeratu nahi dugu, zuek baita, ezta?

LOMCE legearekiko ezetza
LOMCE legearen kontrako manifestazioa Gasteizen. Argazkigilea: LAB SINDIKATUA
LOMCE legearekiko ezetza