Leire Regadasek irabazi du apirileko Zuzeuko Gaztea Saria

Leire Regadasek irabazi du apirileko Zuzeuko Gaztea Saria

Gazteak euskaraz idaztera kitzikatzeko asmoz, Zuzeu Gaztea Saria sortu eta banatzen du ZUZEUk 2016ko urtarriletik, Azkue Fundazioaren laguntzarekin. Hilabetero, 30 urte azpiko idazleen sarrera onenarentzat 150 euro.

Apirila motel samarra izan badugu ere, isilean-isilean lehiaketak hamasei sinadura erakarri ditu gurera; eta gainera, horietako askok lehen aldiz parte hartu dute orainkari horizontalean. Guztira, urtarriletik apirilera, 39 sarrera argitaratu ditugu GAZTEA atalean.

Leire Regadasek irabazi du apirileko Zuzeuko Gaztea SariaHilabete honetan, Leire Regadas saritzea erabaki dugu, apirilaren 18an argitaratu zuen Kaleko eserlekua sarreragatik.

Urte gutxiren buruan asko aldatu da gure herrietako urbanismoa, eta hiri nagusietako kaleek hartu duten itxura.

Regadasek, bere sarreran, egun oso bogan dagoen hirigintza defentsiboa aurkeztu digu; diseinua eta garbitasuna oinarri izanda, hiria zikin lezakeen edozer edo edonor -pertsonok barne!- zokoratzeko asmoz sortua.

Zorionak Leire, Apirileko Zuzeu Gaztea saria irabazi duzu-eta. Jar zaitez gurekin harremanetan  150 euroak eskuratzeko.

Bide batez, esan dezagun, maiatzeko Zuzeuko Gaztea Sarian lehiatzeko epea martxan dagoela jada.

Zeren zai zaude, gazte?

.

Leire Regadasek irabazi du apirileko Zuzeuko Gaztea Saria   Leire Regadasek irabazi du apirileko Zuzeuko Gaztea Saria

ZUZEUko GAZTEA SARIA

Leire Regadasek irabazi du apirileko Zuzeuko Gaztea Saria

Katalin Antxiarentzat urtarrileko Zuzeuko Gaztea Saria

Alazne Sainzek erdietsi du otsaileko Zuzeuko Gaztea Saria

Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea Saria

Leire Regadasek irabazi du apirileko Zuzeuko Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.