Komunikabideak

Komunikabideak

KomunikabideakZein da komunikabideen papera gure gizartean? Komunikabideak, gizarteari informazioa edo datuak gordetzeko eta emateko bideak edo tresnak dira. Baina, informazio hau noraino heltzen da? Hau da, den dena esaten digute? Adierazpen askatasuna dago? Noraino?

Munduan gauza oso politak eta garrantzitsuak daude, leku zoragarriak, musika, antzinako aztarnak… Baina zer da garrantzitsuagoa gizarte honetan? Dirua eta politika, zer egin dezakegu gaur egungo gizartean diru barik?

Esan dudanez, komunikabideak informazioa emateko daude, baina noraino esan dezakegu egia dela? Komunikabideen helburua saltzea dela esaten badugu, egia ala gezurra dela esango zenuke? Berri batekin beste bat estaltzea, ekonomikoki eta politikoki etekinak ateratzeko?

KomunikabideakEsaterako, Lady Di hil zenean, beharrezkoak al ziren hil berri zelarik atera zitzaizkion argazkiak? Edota, baliagarria al zaigu “El Mundo” egunkaria irakurtzeko, beronen zuzendari nagusiak dituen sexu-desbiazioak ezagutzea?

Eta hauteskundeak daudenean, ez ahal dira kazetariek politikari baten irudia ematen digutenak? eta lortu ahal dutenak batak edo besteak irabaztea?

Ez dut hain argi ikusten demokrazia batean noraino hel daitekeen kazetari batek eman dezakeen informazioa. Non hasten da pertsonaia publikoaren intimitatea eta non informaziorako eskubidea eta beharra?

Komunikabideak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude