Indonesiako zenbait gauza berezi (bitxikeriak)

Indonesiako zenbait gauza berezi (Bitxikeriak)

“Mundua liburu ireki bat bezalakoa da, bidaitzen ez duenak bakarrik lehen orria irakurri du”, hori esan zuen bidaiari batek.

Ni ados nago esaldi horrekin, izan ere idazten duenak ulertzen du kultur desberdinekin harremanak edukitzeak burua irekitzen digula. Bisitatzen den herri bakoitzarekin, dastatzen den janari desberdin bakoitzarekin, eta ezagutzen dugun pertsona bakoitzarekin, gure mundua irekitzen da eta gure jokaera moldatzen da.

Indonesiari buruz ez dakigu gauza asko. Guk gehienok, europarrok, Indonesia batez ere Bali-gatik edo eztei-bidaiengatik ezagutzen dugu. Baina Indonesia Bali baino askoz gehiago da.

Indonesiako zenbait gauza berezi (Bitxikeriak)

Hemen idatzi dizkizuet bitxikeria batzuk, izan ere aurtengo udan han izan naiz:

1. Indonesia munduko kultura aniztasun handiena daukan herria da. Hau da, Javatik Balira zoazenean, beste herri batera joan zarela ematen du.

2. Indonesiako gobernuak ez daki zenbat irla dauzkaten zehatz mehatz, pentsatzen da 17.400 edo 17.500 dauzkatela, baina ez daude erabat ziur. Haietako askok ez daukate izenik eta haietako askotan ez dago biztanlerik.

3. Indonesiak 5.120 kilometro dauka ekialdetik mendebaldera eta hiru ordu-gune dauzka. Ia-ia hegazkin bat galdu genuen horregatik (nik eta nire bikotekideak)!!

4. Komodo irlan, munduko musker handiena bizi da.

komodo

5. Bali-n oso arrunta da erlijio-eskaintzak (ofrentak) aurkitzea. Hauek lauki forma daukate, eta loreak daramatzate. Edonon aurkitu ditzakezu, eta noizean behin, nahi gabe noski, zapaldu ere egingo dituzu… ups! (ez dakigu hori errespetu falta den ala ez, baina… nahi gabe egin genuen, beraz…).

viajando-por-ahi-bali-8

6. Bertako biztanle gehienak musulmanak dira, munduan musulman gehien daukan herria baita Indonesia; baina munduko tenplu budista handiena ere han dago! Guri ez zaigu batere inporta musulmanak, budistak edo kristauak badira, baina… gaueko lauretan… bat-batean otoitzerako deia egiten zuten eta ikaragarria zen… bozgorailua erabiltzen dute eta oso ozen dago, eta zu…. ordu horietan lotan zaude… eta izuturik esnatzen ginen. Eta horrela…. gauero….

borobudur-sunrise

7. Saguzarrak jaten dira eta haragia oso gogorra dute, beraz, saltsa batzuk botatzen dituzte haragia biguntzeko eta prest jateko.

8. Marrubizko Fanta dago bakarrik, ez dago laranjazkorik ez limoizkorik. Eta badaude Pringles-ak alga gustuarekin!!

9. Indonesian, munduko kafe garestiena egiten da, Kopi Luwak izenekoa. Baina okerrena da nola egiten den. Martsupial batek baia batzuk jaten ditu, eta liseriketa (digestio) prozesuan, urdailean dauden entzimek baia horiek aldatzen ditu eta hauek zapore gehiago ematen dute. Ondoren Martsupialek kaka egiten dute. Hango jendeak eskuz jasotzen ditu kakak, garbitzen eta txigortzen ditu… Horrela egiten dute munduko kafe garestiena, izan ere, kafe horren kikara batek herrialde garatuetan (Estatu Batuetan-eta) 80$ balio du.

kopi-luwak

10. Herri batzuetan, nola zaude, edo zer moduz galdetu baino, zera galdetzen dizute: “Dutxa hartu duzu jadanik?”, haientzat galdera hori egitea oso normala da, han bero handia egiten duenez, dutxa bat hartzea ondo egotea baita.  ;-P

11. Debekatuta dago kalean musu ematea. Atzerritar bat salatzen badute, bost urteko kartzela zigorra ezar diezaiekete eta bertakoek 10 urteko zigorrarekin eta isun batekin buka dezakete (guk ez genekien!!).

12. Beno, txiza egitea odisea edo erronka bat da. Komun gehienak zoruan zulo bat baino ez dira, eta ondoan kubo bat dago urarekin…. baina hoberena zera da, aireportuan, bazegoela komun normala eta haiek ez dakitela nola erabili, beraz, ikur bat ipintzen dute. Hemen duzue irudia…. eta daflipazue! Ikus itzazue ezkerreko argazkiko azken bi irudiak!!

toilet wc wc1

13. Han “semen” hitza leku guztietan dago… guk ez genekien zer zen, eta azkenean konturatu ginen ba “semen”…. zementua dela… kar kar kar… hori bai gauza bitxia!

semen

14. Han komunak “toto” markakoak ziren… niri oso dibertigarria iruditzen zitzaidan….

15. Bazegoen aurrezki kutxa bat “Rabobank” deitzen dena! (gerora lagun batek esan zidan banku hori ezagutzen zuela txirrindularitza talde bat dutelako).

16. Bere lehendakariak 4 disko (pop musika) kaleratu  ditu.

Hauek dira Indonesiari buruz begiztatu ditudan bitxikeria batzuk, baina espero dut hara berriro joatea, eta gauza berri gehiago ikastea eta zuei kontatzea!

Indonesiako zenbait gauza berezi (Bitxikeriak)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude