Ilea dohaintzan ematearen garrantzia

Ilea dohaintzan ematearen garrantzia

Heriotza asko sortzen dituen gaixotasuna da minbizia, gorputzeko atal batean zelulak neurririk gabe hazten hasten direnean sortzen dena. Minbizi mota ezberdin asko egon arren, hasiera bera izaten dute, hau da, normalak ez diren zelulak kontrolik gabe hazten dira.

Minbizia sendatzeko modu desberdin batzuk daude, hala nola, kimioterapia, erradioterapia… Kimioterapia oso tratamendu gogorra da, eta honen ondorioz, gaixoei ilea jauzten zaie. Gizonek ez dute ile-jauzi hau hain txarto eramaten zeren eta beraien bizitzen momentu batean ilea jauzten zaie, baina emakumeek oso txarto daramate.

Emakume askok autoestimu oso baxua daukate hau dela eta. Autoestimua berriro jasotzeko, eta emakume hauek berriro politak sentitzeko, ileordeak eramatea da aukera bat; ileorde bi mota daude: ile sintetikokoak eta naturalekoak.

Lehenengoak, merkeagoak dira, baina ez diote buruari arnas hartzen uzten; bigarrenak, aldiz, oso garestiak dira, 1.500€-tik gora, eta pertsona guztiek ezin dute diru hori ordaindu ileorde batengatik.

Orain dela urte batzuk, ilea biltzen hasi ziren elkarte batzuk (AECC, Mechones Solidarios…). Hauen helburua jendeak moztutako ilea biltzea da, geroago ileorde naturalak egiteko, eta ordaindu ezin duten emakumeei emateko. Ilea dohaintzan emateko irizpide erraz batzuk bete behar dira:

  • Gutxienez 20 zentimetroko goleta moztu.
  • Goleta edo trentza batean gorde behar da ile guztiak altuera berdinean egoteko.
  • Ileak garbi eta siku egon behar du.
  • Berdin du ile kizkurra edo lisoa izan.
  • Berdin du tindatuta dagoen edo ez.

Emakume askok ez du bere ilea moztu nahi ile laburra ez zaielako gustatzen. Niretzat, pentsamendu hori oso egoista da, zeren eta guri ilea berriro eta azkar hasiko zaigu, eta beraiei ez. Ez da ezer kostatzen ile-apaindegi batera joatea, eta gutxienez 20 zentimetroko goleta moztea.

Nik ere lagundu nahi izan dut kausa polit honetan, seguru emakumeren batek nik baino gehiago behar izango duela nire ilea. Agur 27 zentimetrori! Lagundu emakume bati berriro polita sentitzen!

Ilea dohaintzan ematearen garrantzia

Ilea dohaintzan ematearen garrantzia Ilea dohaintzan ematearen garrantzia
aecc, ilea, minbizia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude