Zuzeu Gaztea Saria, ikasturte berria

Zuzeu Gaztea Saria, ikasturte berria

Zuzeu Gaztea Saria, ikasturte berriaIrailarekin batera ikasturte berri bat abiatzen baduzu edo oporretatik bueltatu berri bazara, jakizu gazte, Zuzeu Gaztea Sariak, hilabetero legez, 150 euro dituela 30 azpiko egileen artikulu onenarentzat; Azkue Fundazioaren laguntzari esker banatzen duen diru poltsa.

Lehiaketaren xedea, euskaraz idatzi nahi duten gazteak kitzikatzea da, haien lanak kontsolidatutako hedabide batean argitaratzeaz gain, dirutxo bat irabazteko aukera emanez hilabetero-hilabetero.

Gainera, ZUZEUko Erredakzioaren laguntza izango dute euren lanak behar bezala idatzi eta argitaratzeko, etengabeko aholkularitza baten bidez.

.

* Joseba Irazokik berritutako klasiko bat, Imanol Urbietaren “Astoa ikusi nuen”; ikasturte berria abiatu dugula-eta.

Baldintzak:

  • Artikuluak originalak beharko dute izan, eta inon argitara gabekoak.
  • Artikulua argitaratzen den unean, egileak 30 urte baino gutxiago dituela erakutsi beharko du.
  • Artikulu edo sarrerak ZUZEUn argitaratu beharko ditu egileak, bertan erregistratu eta WordPress editorea erabiliz.
  • Artikulu edo sarrera bakoitza hilabeteko gainerakoekin lehiatuko da, betiere 30 urtez azpikoetan. (Horretarako egileak editorean GAZTEA kategoria markatuko du).
  • Egileak erregistratzean emandako benetako izen-abizen eta argazkiz sinatuko du.
  • Taldean edo batek baino gehiagok idatzitako lanak ere argitara daitezke,  baina sinatzaile bakarrari emango dio ZUZEUk saria, gero berak behar bezala bana dezan. Nahi bada, artikuluaren amaieran jar daitezke gainerako egileen izenak.
  • Artikulu bakoitzak 300 hitz ukango ditu, gutxienez, eta argazki edo ilustrazioren bat ere beharko du, hau ere gutxienez.
  • Nahi haina artikulu argitara daiteke.

.

Epai-mahaiak kontutan hartuko ditu:

  • Artikuluaren edukia eta formaren bikaintasuna.
  • Idatzitakoa izan dadila ZUZEUren erabiltzaileen interesekoa eta, ahal den neurrian, eztabaida eragilea.
  • Testu soilaz gain, sareko kontakizun modu berriak erabiltzea ere hartuko da kontutan: argazkiak, multimedia, grafikoak, e.a. Horretarako egileak tresna edo bestelakoen beharrik balu, ZUZEUko erredakzioak bideratuko dizkio.

zuzeu.eus-logo2    Azkue logo

ZUZEUko GAZTEA SARIA

ZUZEU gaztea sariaZuzeu Gaztea Saria, ikasturte berria Zuzeu Gaztea Saria, ikasturte berria

Itziar Larrañagak irabazi du iraileko Zuzeu GAZTEA Saria

Iñigo Echarrik eskuratu du abuztuko Zuzeu GAZTEA Saria

Maddi Etxeberriak lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria

Mikel Perezek irabazi du ekaineko ZuZeu Gaztea Saria

Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko ZuZeu Gaztea Saria

Leire Regadasek irabazi du apirileko Zuzeuko Gaztea Saria

Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea Saria

Alazne Sainzek erdietsi du otsaileko Zuzeuko Gaztea Saria

Katalin Antxiarentzat urtarrileko Zuzeuko Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Zuzeu Gaztea Saria, ikasturte berria”-ri buruz

  • eiderandres 2016-09-25 21:04

    30 urte beteta ditugunek ere parte hartzea daukagu?
    esker mila!

  • Ba ez… GAZTEA SARIAren oinarrietan argi dago 30 urtetik beherakoentzat dela saria lortzeko aukera. Sariaren xedea euskaraz idatzi nahi duten gazteak kitzikatzea eta euren lanak, hausnarketak eta pentsamenduak haizatzeko aukera ematea da. Baina ari gara datorren urterako aukera ezberdinak pentsatzen, eta agian izango da 30 urtetik beherako ez garenon baina espiritu gaztea mantentzen dugonontzat sorpresarik… Mila esker zeuri!