Gazte Kontzientzia

Gazte Kontzientzia

Badirudi gaur egungo gazteoi soilik lagunekin egotea, sare-sozialetan agertzen denaren jakinean egotea eta gure barne arazoak axola zaizkigula. Nahiz eta gazte batzuen buruan hori bakarrik egon, ez du esan nahi guztiok ardura berdinak ditugunik, gazte gehienok gure etorkizunarekiko ardura badaukagu, etorkizuna gure erara moldatu nahi dugu. Gaur egun dauden bidegabekerien aurrean erantzun bat egon behar dela uste dugu, eta nola kanpotik ez ditugun erantzunik ikusten, guk erantzutea eta mugimendu eta baliabide propioak erabiltzea erabaki dugu.

Gazte KontzientziaHezkuntza sailean, adibidez, gaur egungo gobernuak “LOMCE” izeneko legea ezarri du. Lege horrek Euskal Herrian kalte handiak ekarriko ditu, zeren eta euskarari garrantzia kendu lekioke, filosofia geletatik atera eta “Revalida” ebaluazio sistema bueltan ekarriko luke. Horiek dira ondorio gutxi batzuk, lege horren kontra egiteko izugarrizko mugimendua egon zen eta dago Euskal Herrian. Mugimendu horiek ikasleek osatutako taldeak antolatzen dituzte, ekintza asko egon dira azken urteotan eta gehienak ikasleek sustatu dituzte.

Bestalde, egia da gazte askok oso indibidualistak direla. Soilik euren interesengatik egiten dute zerbait; euren ikasketak bukatu, lan bat aurkitu eta gizartean injustiziak egon arren, euren bizitza, horri jaramonik egin gabe jarraitzen dute . Nahiz eta hori maiz gertatu, gaur egun joera aldatzen ari da eta egunero gazte gehiago injustizien aurka aritzen dira. Herri mugimendura batzen dira eta horiei esker indar handiagoa lortzen dugu gazteok. Zenbat eta pertsona gehiago batu askoz gehiago baloratu eta kontuan hartuko lirateke gure iritziak,eta horri esker agian gure etorkizuna gure erara aldatu genezake.

Adibide adierazgarri batzuk zera dira: Madril aldean, 15M deritzon mugimendua, krisiaren hedapena, desjabetza, bankuen erreskaterako dirutza, agerian geratu diren ustelkeria eta horien guztien ondorioz. Euskal Herrian kezka horiek ere gurean gogoeta eragin dute. Horrek kontzientzia jende esparru zabalagoan piztuarazi du ez soilik gazteen artean.

Bestalde, gazteak biztanleriaren portzentajea gero eta txikiagoa da eta horrek isla dauka gure iraultza gaitasunean. Azken 30 urteotan bikoteek bataz beste seme-alaba bakarra izan du, beraz, gazteen populazioa erdira gutxitu da aurreko belaunaldiarekin alderatuz (demografia piramidearen oinarria estutu da). Eduki dezagun kontuan, gazte garaian, gure pentsamendua aldaketen aldekoa izan ohi dela eta nagusiak egiten garen heinean gure jokaera itxiago bihurtzeko joera dauka.

Azken ideia aipagarria zera da: agian, egungo gazteok informatika baliabide gehiago dauzkagu eta 40 urtetik gorako pertsonek baino hobeto moldatzen gara. Interneten ageri den informazio-iturri andanari esker, gazteek gaitasun kritikoa errazago garatu dezakete. Antzina, informazioa goitik beherakoa zen, gobernuak erabaki zezakeen neurri handi batean zer argitaratzen zen eta zer ez. TB, prentsa, irrati… baliabideak oso urriak ziren. Halaber, gazteok abantaila honi probetxu atera beharko genioke.

Kontzientzia daukaten gazteak badaude, eta egunero ugariagoak dira. Kanpotik pertsona nagusi gehienak gure gauzetan bakarrik zentratzen garela uste dute, soilik festa eta alferkeriak gustatzen zaigula esan ohi dute. Ez daukate guztiz arrazoia, egia da gazte horietako batzuk badaudela, baina garai honetan gazteak baliabide gehiago dauzkagu informazioz hornitzeko. Horri esker askoz hobe antolatu daiteke gazte mugimenduak eta horrek, gazteek gizartean daukagun eragina indartzen du.

Gazte Kontzientzia Gazte Kontzientzia Gazte Kontzientzia Gazte Kontzientzia Gazte Kontzientzia

Zer duzu buruan “Gazte Kontzientzia”-ri buruz

  • euskaldun bat 2016-12-29 14:37

    Zopa gehiegitan sartu gabe bideratu itzazue indarrak euskaraz hitz egitera. Herri honi egin diezaiokezuen erreboluziorik handiena izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude