Gaur egungo hezkuntza-sistema eraginkorra da?

Gaur egungo hezkuntza-sistema eraginkorra da?

Gaur egungo hezkuntza-sistema eraginkorra da?

Gaur egungo irakasbidea ez da egokiena. Lehen mailako irakaskuntzan, DBH-n, batxilergoan eta unibertsitatean egiten diren azterketen helburua hezkuntza hobetzea da. Ikasleok ikasten dugu azterketak gainditzeko eta nota hoberena ateratzeko; baina bi edo hiru asteetan ez dugu ezer gogoratzen . Hau hezkuntzaren arazoa da, ez gurea. Azterketak beste modu batean antolatu behar dira ikasleok, azterketa egin eta gero eman duguna ikasteko eta gogoratzeko. Unibertsitatera sartzeko frogak jendea sailkatzeko baino ez dira baliagarriak. Nota baxuago ateratzen baduzu ez daukazu aukerarik nahi duzun karrera ikasteko. Bakarrik dirua daukatenek unibertsitate pribatuetara joan ahal dira eta besteak ikasketak baztertu eta lanean hasi behar dira, ez badute nota altua lortzen.

Lanak jarri beharko ziren azterketen ordez; gehiago ikasteko eta kontzeptuak barneratzeko. Horrela irakasgai guztiak gustura ikasiko eta nota onak aterako genituzke. Hala ere, ia ikastetxe guztietan arbela-digitalak daude, aurkezpenak egiteko, klaseak atsegingarriagoak egiteko eta ikasleak arreta handiagoa ipintzeko. Baina hau ez da konponbide egokiena. Ikasleak klasean esku hartzeko klasearen dinamika aldatu behar da. Adibidez, liburuetan dauden kontzeptuekin joko bat egin, non ikasleek haien hitzekin azalpena eman behar dute baina era dibertigarrian. Edota iragarkizunekin, ikasleak txikiak badira.

Badago jendea arazo ekonomikoekin ezin dutenak ordenagailuak erosi edo Interneta kontratatu. Gazte hauek arazo larriak izango dituzte lan bat entregatzerakoan eta irakasleek bidalitako dokumentuetatik ikasterakoan. Hori dela eta, ikasle guztion egoera berdina izan beharko zen ikasterakoan tresna berberak erabiltzeko. Baina gehiegikeriak beti kaltegarriak dira, ordenagailua asko erabiltzen baduzu, begietako infekzio edo lesio bat pairatu dezakezu.Orduan, ordenagailuak eta mugikorrak erabili ahal dira baina itxurazko kopuruan. Finlandian ezarritako hezkuntza-sistema bikaina da. Hezkuntza dohain da 7 urtetik 16 urtetara. Doakotasun hau beharrezkoak diren liburuak, tresneria eta janaria barne hartzen ditu eta horrela gazte guztiek ikasteko aukera daukate.

Nire ustez, ezinbestekoa da hezkuntza-sistema aldatzea gaztaroari on egiteko. Ez da beharrezkoa egun osoa ordenagailuekin lan egitea begientzat kaltegarria da eta. Liburuak erabiltzea onuragarria da, adituek esaten duten bezala ordenagailu batean irakurtzea ez da liburu batean irakurtzea bezala. Beraz, hezkuntza-sistema aldatzea gure eskuetan dago.


Ordenagailua eta bizkarra

Gaur egungo hezkuntza-sistema eraginkorra da?

Zer duzu buruan “Gaur egungo hezkuntza-sistema eraginkorra da?”-ri buruz

  • euskaldun bat 2017-01-08 11:30

    Gaur egun mundu guztia aditua da eta denek dakite hezkuntza nolakoa izan beharko lukeen eta iritzia ematen dute. Horrela urtero planak aldatzen dira. Irakaslea izango banintz potrotaraino egongo nintzateke gizarte honekin. Pedagogian adituak direnak badaudela sinistu nahi dut (pedagogia ikasketak zerbaitetarako izango dira, ez?) eta utz dezagun adituen esku.
    “Lanak jarri beharko ziren azterketen ordez”. Nire garaian azterketen zama gainetik kendu nahi genuenean lanak egitea aldarrikatzen genuen baina ez lanen bidez gehiago ikasiko genuela uste genuelako, bai zera! Azterketengandik ihes egin nahi genuelako. Zinez diozut, lanen bidez gutxiago ikasten genuela.
    Gaur egun ordenagailuarekin, Internetekin eta 2.0-rekin obsesionatuta dago jendea. Ikasgaiarekin, esentziarekin, obsesionatuta egon beharrean tresneriarekin eta osagarriekin dago obsesionatuta jendea. Arkatza eskolara sartu zenean arkatzarekin obsesionatu izan balira bezala, gure ikuspegitik zentzurik ez lukeen zerbait. Egunen batean ordenagailua eta Internet ere arkatzaren maila berean jarriko direla espero dut.
    Matematika ikasteko ez da ez arkatza, ez ordenagailua ezta Internet behar ere, pentsatuz eta arrazoituz denbora gastatzea da gakoa. Denbora?! Ai denbora… ez dugu denbora ezertan gastatu nahi. Krisi guztietan irtenbidea oinarrira, mamira itzultzea izaten da, zabor guztia alboratzea alegia.
    Nork esan dezake ikastea beti erraza eta dibertigarria dela?