Futbolean diru gehiegi mugitzen da?

Futbolean diru gehiegi mugitzen da? >

Futbolean diru gehiegi mugitzen da?Nork ez du inoiz bere bizitzan entzun futbolean diru asko mugitzen dela? Gaur egungo hitz egiteko gai bat izan daiteke, jende askok baietz esaten duelako eta oso gutxitan entzuten delako diru hori merezi dutenik.

Nork ez du entzun “diru gehiegi mugitzen da futbolaren munduan eta gero hirugarren munduak ez du ezer” edo antzeko esaldirik. Edo horrelakorik: “behintzat futbolarik guri erdia eman beharko ligukete, gu ere ondo bizitzeko”. Horrelakoak, eguneroko komentarioak dira gure bizitzan.

Egia da diru piloa mugitzen dela futbolean kirol soila izateko.  Orokorrean futbola gustuko ez dutenei gehiegi iruditzen zaie. Ez da normala 100 milioi edo gehiago ordaintzea jokalari batengatik. Diru horren truke fitxatu zen Cristiano Ronaldo eta gaur egun 24 milioi euro kobratzen ditu urtean bakarrik futbolean aritzeagatik, hau da, 1,21 euro segundoero. Kriston zenbakiak dira. Merezi ala ez merezi, ez da nire arazoa, baina bakarrik diru guzti hori pertsona bakar batek irabazten duela jakitea… Diru guzti hori ez du ezta Euskal Herri osoak bi urtetan irabazten.

Baina ez da hori bakarrik. Adibidez Real Madrid taldeak diru kantitate itzela ematen dio urtean jokalari bakoitzari. Gutxien irabazten duen jokalari titular bati 5 milioi euro urtean ematen zaio. Eta gero beste 15 jokalariei kantitate gehiago ematen diete urtean. Horrez gain, entrenatzaileei, tekniko guztiei diru kantitate “on” bat ematen zaie, eta zelaia daukate, bere azpiegitura eta jatetxeekin, eta hori guztia zaindu egin behar da.

Eta bukatzeko, diru guzti hau eduki arren, Real Madrid bezalako talde askok zor handiak dituzte beste taldeekin edo FIFArekin… azken finean nahi dutenerako dute dirua.

Futbolean diru gehiegi mugitzen da?