Feminaziak sutan

Feminaziak sutan

Gezur bat mila aldiz errepikatua egia bihurtzen da. Gezurraren inperatiboz, egia alboratu eta iluntasunera kondenatzen da, gezurraren argumentua inposatzailea da bere horretan. Eta terminoak nahastu, eta falaziak eraikitzen espezialistaz josia dago etsaia, sinisteko prest dagoen publikoa baino ez da behar egia alboratzeko, egia gezur eta gezurra egia bihurtzeko. Eta honen ondorioa aski ezaguna da: sua. Sutan erre zituzten ordena astintzen saiatu izan zen oro. Sua formaz aldatzen da, baina sorginak sutan erre zituzten eta erretzen dituzte.

Suaren ordezkari gisa agertu da historian zehar kartzela, errepresioa, deslegitimazioa. Eguneko hitzak denak, baina ikusezinena, eta beraz, eraginkorrena deslegitimazioa da. Mugimendu feministak sobera ezagunak dituen hitzak dira, pairatu dituen hitzak. Baina errepresioak bere forma faktikoena hartzen duenean halako kontrako ondorioa jasotzen da: zapalduen erreakzioa. Hobe da bestelako teknika sotilagoak erabiltzea.

Mugimendu feministari erreferentzia egiteko termino berria asmatu dute: feminazi. Ez dugu emakumeok gure jardun politikoa izendatzeko asmatu, gizon boteretsuek (zuriek, maila sozioekonomiko altukoek eta helduek noski) asmatu dute, mugimendu feminista kriminalizatu eta arbuiagarri egiteko ondorio bakarrarekin.

Feminaziak sutan90.eko hamarkadan Rush Limbaugh politikari estatubatuar kontserbadoreak erabili zuen hitza estreinakoz abortatzeko eskubidearen aldeko emakumeak izendatzeko. Ostean Perez Revertek halako birziklapena egin zuen gezurraren aldarriaren pean, eta izan zuen sinisteko prest zeuden asko.

Baina, nortzuk gara feminaziak? Feminismoaren aldarria modu erradikalean (erradikalegian?) burutzen dugun emakume oro.

Aski da, egiari hainbat gauza zor zaizkio:

  1. Feminismoak genero berdintasunaren aldarria du oinarri, eta horretarako ezinbestekoa da ordena patriarkala astindu eta iraultzea.
  2. Astintzea eta iraultzea erradikala da berez.
  3. Erradikalak (eta oraingoan hiztegi baten laguntzaz ariko naiz) sustraiari egiten dio erreferentzia, hasierari, osotasunari.
  4. Nazismoa badakigu denok zer den, ez du azalpen gehiegirik behar.

Berdintasuna, askatasuna eta zapalkuntzen agortzea ez da nazismoak bilatzen zuena, ezta? Feminazirik beraz, ez da. Kategoria hutsa da, faltsua, errealitatea analizatzeko kabidarik ez duena, eta helburu bakarra, klase pribilegiatuaren mesedetara jarduten duen ordena heteropatriarkala eta kapitalista bere horretan mantentzea duena. Zeinek bestela eskatuko luke iraultza modu arin eta lausoan egitea?

Feminaziak sutan

feminaziak, feminismoa, gezurrak

29 pentsamendu “Feminaziak sutan”-ri buruz

  • Zer gezur? Emakumeek gizonen soldatarekin alderatuta soldata urriagoa dutela?
    Zer gezur? Emakumeek gizonen soldatarekin alderatuta soldata urriagoa dutela?

    Zergatik ez duzue esaten kalkulu hori egiteko emakume guztiek irabazten duten batezbestekoan eta gizonok irabazten dugun batezbestekoan oinarritzen dela?

    Gizonon enpresa-sortzaile tasa emakumeen tasa baino handiagoa da , hau da, gizonok gehiago arriskatzen gara enpresak sortzeko unean, zerk esan nahi du horrek? Enpresa-sortzaileen enpresa horietan nagusia (gizona kasu gehienetan) gehiago irabaziko duela. Gainera zuzendaritza lanpostuetarako hautaketa prozesuetan gizonak dira nagusi, inork ez die emakumeei prozesu horietan izena emateko trabarik jartzen.

    Emakumeek gizonok baino gehiago ikasten dute baina emakumeek unibertsitatean ikasitakoarekin lan egiterakoan soldata urriagoak izango dituzten ikasketak hautatzen dituzte (batez ere humanitatezko ikasketak). Bestalde gizonen tasa altuagoa da karrera teknikoetan, eta ikasketa horiekin diru gehiago irabazten da.

    Emakumeek eta gizonok diru kopuru bera irabazten dugu lan berbera egiteagatik, hitzarmen kolektiboan finkatzen dena, beraz ez ezazue gezur hau behin eta berriz plazaratu.

    Tira, gaurkoz soberan, beste egun batean jarraituko dut femimarxisten gezurrak plazaratzen.

    • Gilen Mejuto 2016-02-22 23:52

      Orduan, zure ustez gizonak dira emakumeak baino ekintzaileagoak, ausartagoak, bizkorragoak, ogibide hobeak aukeratzen dituzte… Eta hori, jakina, naturazkoa da, geneetan dago.

      Argudioari buelta emanda: gizonak dira emakumeak baino berekoiagoak, ankerragoak, harrapakariagoak, diru- eta botere-goseagoak… Eta hori ere naturazkoa da, omen.

      • Historia eta naturan arren portaera ikusita baietz esango nuke.

        Alazneri ahal badut arratsaldean erantzungo diot.

    • Soldaten bataz besteko hori ez da egiten lan guztiak nahasiz, gutxiago kobratzen dute lan berdina egiteagatik, beraz lehen gezurra.
      Gizonak gehiago arriskatzen garela enpresa sortze tasarengatik? Ta ez du zerikusirik gizartea montatua dagoen moduarekin? Ai ene, horrelako gauz errazak ulertzeko gai ez bazara….
      Oso ondo idazten omen dezu baina asko gezurretan oinarritua.
      Karrerena adibidez, ahaztu zaizu erratea Ingeniaritza egiten dituzten emakume hoiek gizonak bezain emaitza onak edo hobeagoak ateratzen dituztela, ta ikerketak ere dio, emakumeek ez dituztela hainbeste aukeratzen karrera hoiek, GURASOENGATIK, hau da, espektatiba gehiago jartzen dituztela gizonengan nahiz ta emakumeen emaitzak berdinak edo hobeagoak izan.

      Baina erdia kontatzen dezunez ta hortik erdia gezurra danez…

      • Sentitzen dut gazteleraz jartzeagatik baina ez daukat itzultzeko astirik:

        http://www.ine.es/prensa/np852.pdf

        “La diferencia salarial entre hombres y mujeres varía por comunidades. La distinta estructura del empleo y la ocupación en cada una de ellas es el factor fundamental que explica tal variabilidad.”

        Zera dio txosten honek, emakume eta gizonen arteko soldaten ezberdintasunek lanpostuen egitura eta lanbide ezberdinak zehazten dituztela.

        Pese a ello, en 2012 el salario medio de las mujeres fue inferior al de los hombres en todas las comunidades autónomas.

        Eta hor duzu “salario medio” edo batezbesteko soldata, eta han aipatzen diren datuak ez dira lanpostu berean dauden ezberdintasunak, datu globalak dira. Lan berbera egiteagatik oinarrizko soldata berbera kobratzen dute (beste gauza da dauden plusak edo antzinatasun-saria kobratzea). Eta tira, enpresa batean gauza bera egiteagatik oinarrizko soldata desberdina bada salaketa jarri, hori hitzarmen kolektiboaren aurka egitea da, eta beraz ilegala, nik ez dut horrelakorik ikusi, eta zuk?
        Nik ez dut zalantzan jarri emakume ingeniariak, jakina izan daitezkela gizon ingeniari bezain onak edo hobeagoak. Ba gurasoek itxaropena gizonetan jartzen badute esaidazu zergatik emakumeak unibertsitatean gehiengoa diren, emakumeak libre dira karrera aukeratzeko, ingeniaritzaren ordez administraritza edo magisteritza erabakitzen dutela gurasoen eraginagatik? Mesedez…

        Ah, eta gezurretan ari naizela esaten baduzu behintzat jarri hori baieztatzen duten datuak.

        • El salario medio anual femenino representó el 76,1% del masculino, proporción nueve
          décimas inferior a la del año anterior (77,0%). La diferencia entre la remuneración de
          hombres y mujeres se reduce si se consideran situaciones similares respecto a variables
          como ocupación, tipo de jornada o contrato, entre otras.

          Goikoa zuk jarritako loturan dio, ta zuk aipatu duzu? Erran nahi du lan berdinetan ere gutxiago kobratzen dutela baina dena nahastuta aldea oraindik haundiagoa dela.
          Ta inoiz inun lan egin izan bazenu jakingo zenuke hori, nire enpresan duela 5 urte hasi ziran emakumeak ta gizonak lan berdinagatik berdin kobratzen,

          Beraz berriro diot, erdi egiak gezurrekin nahasten dituzu txikito. Ta hori diozuari zilegitasuna kentzen dio.

          Gero diozu konbenioren kontrakoa dela gutxiago kobratzea? Zuk eztakizu ezta nun paratua zauden.
          Konbenio gutxienekoa arautzen du, enpresak lan berdinagatik gehiago ordaindu nahi badizu, ordaindu diezaizuke nahi duena kategoria berdina izanda. Hori ez gertatzeko zuzenean konbenioan erran beharko zan, ta halare eztakit ezta posible dan, ze jabeak milioi bat euro eman nahi badio pertsona bakarrari, eman ahal dio ta nominan sartu.

          Emakumeak Ingeniaritza aukeratu dezakete ta gizonak magisteritza.
          Gauza da emakume bat ez dula abantailarik izango ingeniaritza lanpostua eskuratzeko nahiz ta emakume gutxiago aritu hortan (ta bai askok desabantaila izango dutela), baina gizonek bai abantailak dituztela magisteritzan, gutxiago direnez,pribatuan edo opozizioak egin behar ez direnean, lehenago kontratatzen dute gizon bat emakume bat baino

          Jarri dudanarekin argi dago gezurretan ari zarela ta argi dago eztakizula nundik ematen dizun haizea.
          Gurasoak ez dute zerikusirik ta ez dute bozkarik, beraien semeen ikasketetan?
          Hori zuzenean astakeria da, ta galanta gainera.

          • Txosten horrek ez ditu plusak nabarmentzen, ezta bajak (haurdun daudenean adibidez), beraz ez da fidagarria, alde batetik datu globalak plazaratzen ditu eta bestetik soldataren osagarriaz ahazten da.

            Ene sugar… eta ze demontre da “oinarrizko soldata”? Zuk aipatzen duzun “gutxiengoa” da (gazteleraz “salario base”) eta horrek konbenioa finkatzen du, eta nik dakidanez ez daude mutilentzako eta neskentzako konbenioak. Nagusia gehiago ordaindu dezake bai, baina oinarrizko soldata ez da aldatzen, gehiago kobratzea soldata osagarrien kontua da. Ilegala da oinarrizko soldata desberdina izatea.

            Esaidazu konbenioan oinarrituta lan berbera (lan maila berberarekin noski) egiteagatik OINARRIZKO SOLDATA desberdina ordaintzen duen enpresa.

  • Alazne Sainz Gil de Paules
    Alazne sainz Gil de paules 2016-02-22 21:06

    Análisi sinplifikatzaileak egin baino hobe zenuke inguratzen zaituen ordena zalantzatan jarri eta kritikotasunez aztertu. Zergatik duzue gizonek arriskatzeko eta zuzendaritza lanpostuetan sartzeko tendentzia nabariagoa? Zergatik aukeratzen ditugu emakumeok zaintzarekin erlazionaturiko karrerak? Traba agerikorik ez duzu ikusiko zure inguruan (horretarako arretaz begiratu beharko zenuke) baina, sotilagoak eta egiturazkoak diren traba horiek ezkutaratzea egun giza harremanak inguratzen dituen botere harremanak izkutatzea da.
    Dena dela, artikulua ez da ari merkatu laboralean pairatzen ditugun diskrimazioen inguruan. Mugimendu feministak pairatu eta pribilegio patriarkalak astintzean sortzen diren erreakzioen inguruan baizik.

  • Asier Azpilikueta 2016-02-22 21:28

    Izen-abizenekin sinatzeko adorerik ez dutenei ez nieke erantzunen nik, Alazne. Ez dute merezi.

  • Feminaziak beren pribilejioak defendatzen gezur eta manipulazioen bidez. Artikulu baldar hau N. adibidea dugu.
    Honezkero ardiak ere aspertuko ziren!

    • Arazo mentalak dituen emakume baten zigorra jartzen dezu? Zergatik ez dituzu jartzen bortxaketa askok izan dute zigor eskaxak? 3 urtez ezingo da gizonarengana hurbildu, zenbat emakume tratu txarrak jasan ta gero, ez dituzte urruneko agindurik lortu?

  • Gizonzuripribilegiatu jaja 2016-02-24 14:21

    “Gizon zuri pribilegiatuak??????”Galdetu ea zuriak ez diren gizonezkoei zer pentsatzen duten FEMINAZIEZ, zeoze tolerantea badago mundu honetan Europa eta EEBB etako jendean, eta gizon zuriak dira, galdegiezu MUSULMANEI, galdegiezu, TXINATARREI, ERRUSITARREI, LATINOAMERIKARREI.

    Egia esan zona kristau zurian bakarrik hazi da feminismoa baina etorkizun beltza dauka europako demografiaren tendentzia ikusita.

    • “gizon boteretsuek (zuriek, maila sozioekonomiko altukoek eta helduek noski)” aipatzen ditu testuan, barregarriena zera da, gizon filantropo, boteretsu eta kapitalistek beraien fundazioekin sustatzen dutela mugimendu feminista (Rockefeller foundation, Ford foundation, George Soros…)

      http://i.imgur.com/K8ZUEtI.png

      Baina tira, hau ez da berria, kapitalistek emakumeak dirua irabazteko erabili zituzten, eta noski, emakumeak zoriontsu askeagoak zirela pentsatuz… (bilatu “Antorchas de la libertad”).

      • Hego:
        Nik ez dakit hori guztia egia den. Baina, izan edo ez izan, argi dago bi sexuak lan-merkatura sartu izanak kapitalari on egin diola. Esku-lan bikoitza lortzen duelako berdina ordainduz. Bai, berdina ordainduz, edo gutxiago!! Zeren eta lehen soldata batekin mantentzen zen etxea eta orain birekin, justuago, eta familiak txikiagoak izanik.

        Pentsa dezagun: lehen gizona lantegira ziohan eta, demagun, 1000 pta irabazten zituen. Orain ordea, gizona eta emakumea doaz baina biei batera 1000 pta ordaintzen jarraitzen die. Ekoizpen bikoitza lortuz eta, beraz, irabaziak bikoiztuz!
        Gizon-emakume langileok aukera-berdintasuna bai, baina batez ere, enpresaburuek “aukera-biokoiztasuna”!!

        Gainera, lehen etxeak zuen zaintza-kalitateak, injustua eta ez-parekidea izanik ere, ez du parekorik izan. Orain noiz ikusten dituzte gurasoek beren seme-alabak? Zenbaterainokoa da gaurko haur eta gazteen elikaduraren okertzea? Mila adibide jar ditzakegu.

        Horregatik, zuk diozuna ez zait hain arraroa egiten baina, hala ere, parekidetasunaren aldekoa naiz. Nola ez??!!

        Kontua da lanaldia 4 ordutara murriztu behar litzatekeela edo, bikoteen kasuan, bietako edonork egitea 8 orduak. Ez dago beste modurik bizitza duin bat izateko.

        Heteropatriarkatu kapitalista bizi dugula esaten da kapitalismoa eta matxismoa banaezintzat hartuz. Baina diruak ez du sexurik. Berdin dio nork ekoitziko dituen bere produktuak, berdin dio nork erosiko dizkion ere.
        Parekidetasun kapitalistara goaz zuzen-zuzenean.

        • Bai, orain familiaren ordez umeen zaintza estatuaren menpe dago, haurrak politikarien aginduetara, hori bai dela larria!

    • Feminsmoa hazi dela nun? Afrikan ere hazi da, Asian ere, zertaz hari zara?
      Ta nola hazi da feminismoa?Agintariak zerbait erdietsi dutelako edo askoren burrukarengatik?Emakumeak bozkatzeko zenbat pasa behar izan da Espainian? Ta nola lortu zuten estatu askotariko emakumeak bozkatzea? Burrukarengatik?
      Ta orain zer, beste batzuk gaizkiago egiten dutelako, gurea zuritzen da?
      Ze argumentu da hori?
      Zuk ba al dakizu duela 40 urte estatu hontan, emakume bat senarrak jipoitzen zuenean, ihes egiten bazun, poliziak bilatzen zula ta etxeratzen zutela derrigorrez, ta ustezu azkeneko 40 urteetan zerbait aurretatu dugulako gauz txarrak ez daudela?

      Zure argumentua bortxaketa baten aurrean honako hau izango zan.
      Bai beno bortxatu egin du, baina beste batzuk gehiago bortxatu dute, beste herri batzuetan gehiago bortxatzen da. Beraz hobeto kexatzen ez bada.

      Argumentu bikaina zurea.

      • SUGAR, feminismoa Europa eta estatu batueatan hazi zen, baldintzak zeudelako eta noski jendearen mobilizazioagatik, baina Afrika eta Asian, gure kultura esportatu dugun zonetan, “Imperio AMERIKARRA eta OZIDENTALAK” kultura esportatu duen hirigeneetan ikusi daiteke feminismo pixka bat, eta hoietan ere ojo, estrakto sozialaren arabera,MTV eta HOLLIWOOD ek indarra duen hiriburuetatik kanpo badakizu ni bezela nola dagoen emakumeek egoera.

        Beste alde batetik, gaur zuen burua “feministatzat” duzuen “FEMINAZIEK” jakin beharreko gauza pare bat dituzue: Euskal gizartea, Europako kultura zaharrenak bezela matriarkala izan da beti, eta Francoren diktaduraren garai gogorrenetan ere, espaniako kultura atzerakoi eta “moro”a imposatu nahi zigutenean ere (non emakume bat adingabeko ume bat bezalakoa ze, aurrena aitaren tutoretza eta gero senarrarena, ez zuen jabegoa edukitzeko eskubiderik), hemen Euskal Herrian, jabegoaren eta baserrien datu historikoak ikusten badituzu, ez zegoen arazorik amonetatik illobetara baserriaren jabegoa emakumez emakume trasmititzeko, emakumearen egoera errespetuzkoa ze.

        “transizio” deituriko garaian, ezagunak ditut feminismoaren alde egin zuten emakume abertzaleak, horduko feminismoaren helburua niertzat eta gizartearen gehiengoarretzat zilegia zen (nahiz eta egia izan daitekeen bigarren mundu gerran kapitalismoak emakumeak lan mundurua hurbiltzea interesagatik lortu izana, arrazoi ekonomikoengatik, eta froga, hurbiltze horren errespaldu eta laguntza osoa botore ekonomiko eta politikoek egin zutela) zilegia zen, emakumeak gizonaren ESKUBIDE BERAK edukitzea, bozkatzeko, jabetza edukitzeko, bere etorkizuna aukeratzeko.

        Gaurko feministak, edo gutxienez kaleetan nota gehien ematen dutenak “feminaziak”, badirudi nahi dutena, gizonari zakila ebaki eta beraiei “feminaziei” inplantatzea dela.
        Egunero ikusi ditugu beraiekin inoiz sartu ez diren jende eta entitateekiko errespetu falta, erasoak, meatxuak…….feminaziek inguruko edozein meatxatu eta iraintzeko taktika erabilli dute urtetan, eta gizartea haien kontra jarri denean badirudi harrituta ikusten dutela asuntoa.

    • Idurre Lopez Lana 2016-05-17 14:54

      Errusiarrei? Txinatarrei? Zertaz ari zara? Ba al dakizu non lortu zuten lehenik emakumeek bozka eskubidea?
      Uste dut batzuk urduri jartzen direla sistema honek ematen dizkien pribilegioak zalantzan jartzen hasten garenean. Desoreka ikusten ez baduzue, itsu zaudetelako da. Milaka adibide jar genitzakeen, baina gauza bat ulertu beharra dugu: guztiok libreago izanda, guziok irabaziko dugu.

  • Oso ona, biak, bada garaia gauza hauek aske esateko.

  • http://economia.elpais.com/economia/2015/02/16/actualidad/1424097896_995709.html
    http://www.20minutos.es/noticia/2679221/0/mujer-debe-trabajar/88-dias-mas-hombre/percibir-mismo-salario/

    Berdinak dira, azkenean dio dena nahasiz %23 gutxiago kobratzen dutela, lan berdinak alderatuz, %16a.

    Beraz bai, gezurretan zaude edo eztezu ulertzen irakurtzen dezuna, ta nik lena dela errango nuke.

    Ikerketak ere dio soldata minimoa jasotzen duten guztiak hartuta, emakumeak %67a direla ta gizonak %37a

    • Eta ondorioak ateratzeko berriz datu globalak erabiliz…
      Eta pentsa, emakumeek gutxiago kobratuko balute ez luke logikarik izango langileen gehiengoa emakumeak izatea? Azkenean enpresetako nagusiek dirua irabazi nahi dute, ezta?

      • Jarriko ditudanak kasu errealak dira guztiak, oso erraza da soldata ezberdinak izatea lan berdinarengatik.
        Tipo batek langileak lortzen ditu obrak egiten dituztenentzako, kontratua tipoarekin da ta depende zenbat denbora, nola lan egiten duzun, dituen premiak….. lan berdinarengatik ta kategoria berdinean, 30 zentimo ta 2 euro orduko diferentziarekin ordaintzen du.

        – Nahiz ta ilegala izan, kobratu gabe finikitoari uko egin diezaiozun eskatzen dizu, ilegala da ta gero zuk finikitua eskatu dezakezu, baina ez zaitu berriz deituko.
        Ta nahiz ta finikitoa ez kobratu, ogazunarentzako kobratzen duzu.

        – Enpresa batean, konbenioan postu beretzako 3 kategoria ezberdin soldata ezberdinarekin.
        Nork jartzen zaitu kategoria baten edo bestean definizioa berbera izanda? Nagusiak.

        – Konbenioa negoziatzeraoan zuzendaritzak beraiekin izandako lorpenak errate dizkigu, beraien artean, emakume ta gizonen soldatak lan berdinarengatik parekatzea da , parekatu bazituzten (duela 5 urte), parean ez zeudelako zan ez?

        Guztietan, edozein pertsona baztertu daiteke, baina emakumeak dira askotan soldata txikienak ezartzen zaienei.

        Ta izorratzen nauena ez da feministak diotena kritikatzen dituztela (bakoitzak bere iritziak ditu), izorratzen nauena da emakumeen aldeko artikulu oron,batzuk egiten dituzten kritika zentzugabe ta bidegabeak dira edozein aitzaki dela medio, nik ados edo ez egon naiteke, baina edozergatik agertzen dira hemen batzuk izugarrizko astakeriak erranez edozergatik.

        Emakumeak erabili dituzte soldatak jaisteko etorkina erabili dituzten bezala, hori ez du erran nahi, emakumeak lan merkatuan sartzeagatik hori gertatu behar zanik.

        Legeen bidez ekiditu daiteke, kudeaketa ona baten bidez,lan ikuskaritza eraginkor bat izanez, miseriazko soldatak ez ahalbidetzen, produktibitatearen igoerak soldatetan ta lan baldintzetan isladatzen…. hori guztia ez zan gertatu.

        Beraz emakumeei errua botatzea gu gizarte modun onartu ditugunak ta gero…

        Artikuluan ez dago ezer gizonen aurka dihoana, baina badirudi askok irainduta sentitzen direla.

  • Ea ulerrzen dan mobiletik nabil ta.
    Legal edo ilegal modun gutxiago konratzen dute,plusak soldataren parte dira ta bakarrik batzuei soldata igotzeko era.
    Enpresa mordoetan lan berberagatik kategoria ezberdinak daude,ta kexu bazera kanpora joam zaitezke.
    Auxiliar baten oinarrizko soldata konbenion 1000 eurokoa izatea,ez du erran nahi auxiliar kontratu batekin 1200 euroko soldata ezin dezunik jaso..
    Bajak aipatzen dituzula,haurdunaldia kontuan hartuz,bizitza laboralan emakumeak baxa gutxiago dituzte gizonak baino,lan berdinean.

  • Hostalaritza ahazten nuen.

    Kamareroa zara ta jatetxe batean lana aurkitzen duzu, leku asotan kontratua ez da kamarerokoa izango, auxiliarrena baizik, nahiz ta auxiliarra legez kamareroa laguntzeko dagoen ta gauz asko ezin dituenean egin.

    Ta kamareroaren kontratua izan dezazun? Ba nagusiak ahalbidetuko dizu.
    Horrela jatetxe askotan edo denok dira auxiliarrak kamareruen lana egiten, edo batzuk auxiliarrak ta besteak kamareruak baina denak lan berbera eginda.

    Kexatu zaitezke ta agian kamareroaren kategoria eskuratuko duzu, edo joan beharko zara edo berdin gelditu.

    Legez zer egin dezakezu? Ikusia nola dagoen hostalaritza ta jendeak duen beldurra…

    Ta orain PPrekin oraindik ta okerrago dute, hotelak (indar haundiena zutenak), beste hitzarmen batean sartu dituzte, ta besteak, jatetxe edo taberna txikiez osatutako negozioak direnez, 5 urte daramatzate konbenio gabe.
    Ta nagusiak nahi badute emakumeei gehiago edo gutxiago ordaindu, arazo gabe egin ahalko dute.Gizonei ere, baina hori gertatzen dan gehienetan, emakumeak dira gutxien kobratzen dutenak.
    Ta jatetxe ezberdinak hartuz gero ere, ez da berdin kobratzen kamarerua izateagatik jatetxe ezberdinetan.

    Kexatzeko ez daude beraz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude