Euskararen erabilera

Euskararen erabilera

Euskararen erabileraNire ustez euskara euskaldunon ezaugarririk garrantzitsuena da eta ondorioz gure eguneroko bizitzan ahalik eta gehien erabiltzen ahalegindu beharko ginateke. Onartu behar dut nik askotan gaztelaniaz hitz egiten dudala nahiz eta taldean gauden guztiok euskara jakin. Hau da daukagun arazorik larriena, gure hizkuntza erabili ahal dugun egoera askotan ez dugula erabiltzen. Eta honek apurka apurka euskara galtzera eraman ahal gaitu. Euskal Herrian euskara eta gaztelania dira hizkuntza ofizialak baina zoritxarrez eguneroko bizitzan euskara galdu egingo da guk erabiltzen ez badugu.

Esan dezakete euskara mundu mailan ez dela oso garrantzitsua eta oso jende gutxik ezagutzen duela eta horregatik txarto irudituko zaie eguneroko bizitzan gure hizkuntza erabiltzea. Alde batetik egoera hau ulertu dezaket gure herrian euskara debekatuta egon zelako eta garai horretako jende askotan ezin izan zuelako ikasi eta haiek euskara dakiteneok bezala Euskal Herrian lan egiteko eskubidea dutelako adibidez.

Egia da jende askok ez zuela euskara ikasteko aukerarik izan eta normala da haiek gaur egun ez erabiltzea baina horregatik lehen esan dudan moduan euskara bultzatzeko beharra gazteok daukagu eta gure hizkuntza denez gauza guztien gainetik defendatu behar dugu nahiz eta zailtasunak izan.

Pasadan otsailaren 3an adibidez egunkarietan agertu zen Eusko Jaularizak euskararen normalkuntzaren kontra. Osakidetzan lan egiten duten duten hainbat mendiku euskaldunek salatu dutenez euskaraz egindako arreta, zerbitsuak baloratzeko egiten diren inkesen kanpo gelditu da. Nire ustez argi dago hau gure hizkuntzaren aurka egiten ari diren ejkintza dela.

Honez gain euskararen inguruan azkenaldian beste hainbat albiste irakurtzeko aukera izan dugu, hauen artean euskarari buruzko inkesta bat. Eusko Jaurlaritzak plazaratu berri duen inkesta baten arabera, biztanleen %85ek adierazi dute euskaraz jakiteak aukera gehiago ematen duela gizartean. Inkesta abenduan egiten hazi ziren telefonoz. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 15 urtetik gorako 1806 pertsonei egin zieten galdera. Galdekatuen %54k adierazi dute euskal herritarren hizkuntza euskara dela eta %34k euskara euskal herritarren hizkuntzetako bat dela, ez hizkuntza bakarra. Jakite mailari buruzko datuak agerian utzi ditu ikerketak.

Inkestaren arabera herrietan %37k ongi mintzatzen dira euskaraz, %24 zertxobait eta % 39 ez daikite ezer. Adinaren arabera kokatzen da euskara. 15-17 urteren artean %67k diote euskara ongi mintzatzen dutela, 18-19 urteren artean %58koa da eta adin horretatik gora jende oso gutzik daki euskara. Jendearen %68ak uste du gaur egun umeek euskara dakitela beraien ikastoletan ikasten delako.

Jenderaen %84k ondo ikusten dute euskaraz egiten dituztenei ikasketak amaitzerakoan agiri ofiziala ematea eta %77k uste du unibertsita ikasketak euskaraz egin ahal izateko EGA titulua eduki behar dela.

Aipatzekoa da ere bai interneten mugitzen ari den euskararen aldeko kanpaina. ETBn esukaldunei gazteleraz ez eginarazteko kanpaina hasi baita. Herritar talde batek kanpaina bat hasi zuten pasadan azteazkenean. Botoa emateko webgunean prestatu dute, eta dagoeneko 1.100 sinaduratik gora bildu dute.Euskal Telebistako agintari eta langileei eskatu nahi diegu eskatzeko euskaldunei erdaraz egin ez dezaten. Ezer eskatzekotan, euskaraz egin dezaten eska diezaietela.

HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN, EZ DAKITENEK IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK HITZ EGITEN EZ DUTELAKO BAIZIK!!!!!

Euskararen erabilera Euskararen erabilera Euskararen erabilera
euskararen erabilera, Gatea

6 pentsamendu “Euskararen erabilera”-ri buruz

  • Ze lan mota egingo dute Madrilen ta hemen, Gaztelania ez dakitenak? Baina euskararekin bada….

  • suedian gehiago salatzen da, ez du erran nahi hor gehienak gertatzen direnik, ta duela askoko gauza da ta ez etorkinen erruz.

  • Pat Garrett 2017-01-05 23:15

    Bi gauzatxo, zure baimenarekin:

    1- Ordenagailuko testu-prozesadoreak baditu zuzenketa-tresnak. Klik gutxi batzuekin konponduko zenituzkeen egin dituzun akats gehienak. Ahalegin txikia da, eta testuak duintasuna irabazten du.

    2- Amaieran idatzi duzun esaldia falazia bat da, eta oso kaltegarria euskaldunontzako. Ez bazaizu inporta, konpara ezazu beheko bi testuokin, eta hausnartu:

    Hemen
    euskaraz ez dakienak
    berak jakingo du
    zergatik ez dakien.

    Baina hemen
    euskaraz ez dakienak
    ez digu uzten
    euskaraz egiten.

    Baina eta hemen
    euskaraz jakin arren
    euskaraz mintzatzen
    ez denak ere
    ez digu uzten
    euskaraz egiten.

    – Bitoriano Gandiaga

    Hizkuntza bat ez da galtzen dakitenek hitz egiten ez dutelako, haren likidazioa programaturik duten bi estatu etsairen makinariak hiztunak isilarazten dituelako baizik.

    – Asisko Urmeneta

  • euskaldun bat 2017-01-07 21:43

    Zure artikulua irakurrita bururatu zaidan lehenengo ideia pija bat zarela izan da. Kaleko faunan zu bezalako aleak asko daude. Taldeko guztiek euskara jakin arren espanolez hitz egiten duzuela diozu. Nik esango nuke gainera arrotasun punttu batekin diozula. Zerbait negatibo bezala azalduko duzu hori baina ez dakit nola esan… zu bezalakoek “desgrazia” horri prestigio punttu bat ematen diozue. Ez da azaltzeko erraza. Zuentzako ehuneko ehuna euskaraz hitz egiten duenak ez du prestigiorik, espanol apur bat sartu behar da bestela paleto itxura har dezakezuela iruditzen zaizue. Ingelesez ez zarete hasiko noski (beste gauzen artean ez dakizuelako ingelesez hitz egiten titulu guztiak eduki arren) eta espanola gelditzen zaizue. Ezetz esango duzu baina horrela da. Eta gero oso cool iruditzen zaizue “ai, jolin! urte berriarekin euskaraz hasi behar gara hitz egiten eh!” eta gero urtea pasa eta betetzen ez den gauza bat, erretzearen pareko kontu hori alegia eta la tonteria esa de esta vez si y el companero que se rie eta badakizu… tabernan kopatxoa eskuan, joku asko ematen duen gaia. Laburtuz: zu bezalakoak analfaburra patetiko batzuk zaretela, besterik ez!

    • Bittor Hidalgo
      Bittor Hidalgo 2017-01-07 22:12

      Leirek uste dut bere izenez sinatzen duela bere iritzi eskergarria emateko. Zu ezizenean ezkutatzen zara batere errespeturik gabe erantzuteko. Lotsagabe huts diharduzu. Iraindu, eta zure uste hipotetiko hutsen gainean. Ez duzu plataforma hau merezi. Nire iritzia da, noski.

      Eskerrik asko Leire zure iritzia emategatik, eta zure kezkak erakusteagatik. Lerdoak beti izan dira, eta izango dira. Kasurik ere ez.

      Bittor

    • Nik ez dakit zein den Leireren egoera baina badirudi zuk gaztelaniaz euskaraz baino hobeto aritzen diren pertsonak (batez ere erdal eskualdetan) daudela ez duzula kontuan hartzen. Pertsona horiek izugarrizko esfortzua egiten dute euskaraz elekatzeko kontuan izanik denok ulertzen dugun beste hizkuntza bat hobeto menperatzen dutela. Beraz nire aburuz esfortzu hori egiten dutenen artean batzuetan gaztelaniaz mintzatzea ez da bekatua eta horrelako jendea euskaraz aritzeko grin hori txalotzekoa da. Zona euskaldunean bizi direnek tamalez euskarari kalte egiten dion egoera diglosiko bat jasaten dute eta noizbait erdara erabiltzea ulergarria da.

      Nik ere nahiko nuke euskaraz gehiago berba egitea baina ezin dut inor horretara behartu eta horretarako internet eskaintzen didan aukera aprobetxatzen dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude