Eta guri zer eskatzen digute?

Eta guri zer eskatzen digute? / Eta guri zer eskatzen digute?

Egin nuen azken sarreran entzun zenuten Kanbodiar xoriaren kantua. Doinu berdinarekin nator, baina beste partitura batekin. Tranparentziak moda erreboluzionatu zueneko kontuak ere aipatu genituen baina oraingoan beste aldea da erakutsi guran natorrena. Azaldu nahi dizuet Europa mailan azoka profesionaletan erreferente handiena den Ethical Fashion Showak  zer eskatzen dien markei. Zertarako? Bada marka jasangarri izateko. Behin hori erantzunda, erosle bezala exigitu dezakezuena argiagoa izango dela ondorioztatu baitut egun hauetan zehar. Batzuetan etxea telaitutik hasten dugu, eta gaur lurretik hastea aukeratu dut. Kultura sortu gabe ez bait goaz inora. Izan ere, markeri jasangarritasunaren marra gainditua izateko eskatzen zaiena zer den ez badakigu, zelan jakin bada erosle bezala zer eskatu?

Modan pertsonok, ingurumenak eta sormenak neurri berdinean gozatu dezagun. 

Gaurko egunez ospEta guri zer eskatzen digute?atzen dugu Fashion Revolution eguna. Ez ditzagula ahaztu gure tendentzia madarikatuak josten 1.134 personek galdu zutela bizia. Horien omenez eta modaren industriari buelta eman nahian, mila ekimen daude abian. Mundu osoko 80 herrialde batu dira mugimendura, programa oparoaz eta helburu bakarraz:  Galdetu diezaiegula zuzenean markeri nork egin duen gure arropa.

Edozein mugimenduk iraunkortasuna behar du egonkortzeko.  Ohitura aldaketa  da horretarako egokiena. Beraz, hartu ohitura arropen etiketak irakutzeko, materialen konposizioak ikusteko. Soinean daramazun kamisetaren konposizioa zein da? Material bakoitzaren propietateak, kalteak eta onurak zein diren jakiteko denbora hartu. Etengabe azalaren gainean daroagun tela puska horrek istorio ugari baititu guri kontatzeko.

 

Ethical Fashion Show Berlin, 10. edizioa

Datorren ekainaren 28an 10. aldiz ospatuko da Ethical Fashion Show azoka profesionala Berlinen. Europa mailan moda jasangarriari merkatua ireki diona, baita mundu mailan ere. Eta ezin zaio ukatu kontsumo modu honetarako egin duen lana, kultura sortu baitu azoka honek. Ordutik zertifikatuak ugaritu dira, materialen konposizioak aldatu dira. Diseinu atenporala bultzatu du beronek, modelo ezberdinak igo dira agertokira, eskulan tradizionalak merkaturatu ditu, marka txikiak eman ditu ezagutzera, gardentasunaren kultura bultzatu du produkzioan …

Baina zer eskatzen die Ethical Fashion Showak izaera jasangarria duten marka independenteei bertan erakusgai egon daitezen? 

Markaren jasangarritasunerako politika azaltzea da lehenengo gakoa. Hau da, hitzez, zergatik zaren jasangarria esatea. Tarte honetan idaztea libre da. Azkenean jasangarritasunari begira bakoitzak bide berri bat ireki dezakegulako, eta entzuteko prest daudela jakitea ez da gutxi. Esate baterako, herri txikietako merkataritza bultzatzeko lan egiten duzula esan dezakezu? Idaztea libre da. Gero ikusi behar da nola arrazoitzen duzun, eta baloratuko dute gizarte lan horrek zein pisu duen. (Eskertuko nizueke beheko aldean eztaibada zabaltzea, marka batek bultzatu dezakeen gizarte lana zein izan daiteke? galderari erantzunez esate baterako. Eztabaida Euskal Herri mailara bideratu dezakegu esate baterako)

Eta guri zer eskatzen digute?

Behin zein publikorentzako jantziak egiten dituzun zehaztuta, datozen urteetan orain duena baino indar gehiago hartuko duen galdera dator: Ehuneko zenbatean da aurkezten duzun kolekzioa veganoa? Marka batek baino gehiagok egiten du dar-dar larruaren erabileraren inguruan, esanaz ia larruak ez duen merkatu honetan lekurik. Oraindik ez dago erantzun zehatzik. Slow mugimendua mugimendu veganoaren lagun egin da azken garaiotan, hori bagarrik dakigu.  Ikusi egin beharko dugu bien arteko ezkontzak norainoko fideltasuna eskatuko duen. Oraingoz jakin ez zarela baztertua izango Veganoa ez izatearren, baina galdera bera, egiten den bigarrena da eta aurkeztutako marka ia guztien etiketa komertziala, azokan bertan, #vegan delakoa da.

Ekologiari dagokionez erantzun beharreko galderak, markak aurkezten duen kolekzioari begira erantzuten dira

Genetikoki modifikatutako materialak eta substantziak erabili diren edo ez. Material eta substantzia toxikorik erabili ditugun edo ez. Produkzio prozesu itxia dugun edo ez. Ingurugiroa errespetatzen duten materialak diren ala ez (kasu, hemen elegantzia osoz petroleotik datozen sintetikoen bazterketa egiten du galdeketak, eta fibra naturalen ekoizpen ekologikoa bultzatu). Birziklatutako materialak erabili ote ditugun edo ez. Zero Waste diseinu kontzeptua erabili dugun (honek esan nahi du patronajea moldatua izan dela tela puskak ekiditeko, zabor gutxiago sortzeko. Patroi laukiak hobesten dira, oihalaren azalera osoa hartuko dutenak). Jasangarritasunean berriztatzaileak garen edo ez, baiezkoa den kasuan nola eta zein modutan azaldu behar delarik (galdera zabal honek erakusten du prest daudela gizarte-lan ezberdinak onartzeko, horregatik bideratu nahiko nuke hona eztabaida. Azkenean herri bakoitzak behar ezberdinak izan ditzake…zer diozu?). Energia eta ur kontsumoaren kontrola daramagun edo ez produkzio prozesuan.

Arlo sozialari dagokionez erantzun beharreko galderak, markak aurkezten duen kolekzioari begira erantzuten dira

ILO International Labour Organisation konbentzioarekin bat datozen lekuetan ekoizten dugun ala ez. Materialaren bidezko merkataritza baieztatzen dugun edo ez. Bizi ahal izateko soldatak ematen diren lekuetan ekoizten dugun edo ez. Tradizioan oinarritutako eskulana bultzatu den, hau da, tokian tokiko kulturetan lehendik egiten zekitena egiten jarraitzeko lagundu ete dugun. Kooperatiba izatea produkzio lekua. Garapen jasangarria bultzatzea produkzioarekin batera. Hau da, proiektu bat burutzen laguntzea (pertsonen integrazioa, eskolak, garapen ekonomikoa… Besterik okurritzen zaizu?).

Transparentziari dagokionez erantzun beharreko galderak, markak aurkezten duen kolekzioari begira erantzuten dira

Jantzi bat sortzeko zikloan gardentasuna. Karbono eta ur kontsumoaren aztarna. Katearen gardentasuna eta logistika jasangarriaren kontzeptua begiratzen dira.

Kolekzioan erabilitako materialen konposizioa zehazten da jarraian. Eta sarri txikioi gertatzen zaigun bezala, banatzaileekin lana egiten dugunez eta ez zuzenean ekoizleekin, bada banatzaileak identifikatu behar izaten ditugu jakiteko beraien politikak eta dituzten zertifikatuak zeintzuk diren. Hau da, gure erantzunak sarri erosketa egiten diegun enpresen mende gelditzen direla. Erantzun guzti hauek, azkenean zertifikatu bidez ematen direlarik.

Haiek, banatzaileek, lankide ditugun enpresa ezberdinek bete behar izaten dituzte oihala sortu arteko baldintza guztiak. Erantzun guztiak bide honetatik zertifikatuen menpe gelditzen dira. Eta zertifikatu horien inspekzioetan gelditzen da arrazoia. Hortik zertifikatu ezberdinen prestigioa; zabalagoak eta ertsiagoak. Eta hortik baita ere zertifikatu gutxi batzuk onartzearena Berlineko Ethical Fashion Showan.

Honako zertifikatu hauek hartzen ditu kontutan azokak: 

  • Bluesing Oihal produkzioa segurua eta ingurumenarekin bat datorrena. Substantzia kaltegarriak ekiditen ditu.
  • Cradle to Cradle Konpainiaz konpainia, produktuz produktu egiteko modua aldatzen dute.
  • FSC Basoen esplotazioan, ingurugiroarentzako onurak, eta onura sozial nahiz ekonomikoak kudeatzen ditu.
  • GOTS Ekologia eta erantzunkizun soziala eskatzen ditu.
  • GRS Produkzio kate guztian zehar bete beharreko ingurumen printzipioak eta lan soziala eskatzen ditu.
  • Recycled PET Birziklatutako polyesterra dela baieztatzen du.
  • IVN Larrua modu ekologikoan eta produktu toxiko gabe landua izan dela egiaztatzen du. Ez amaierako produktua. Baizik eta larrua lehengai gisa.

Konturatuko zineten honez gero, zertifikatu gehienek ingurugiroa ez ezik etika ere eskatzen dutela. Hau da, errespetua pertsonengan. 

Alderdi ezberdinek interesa duten iniziatibetan parte hartzen dugun edo ez ere baloratzen da. Esate baterako honako hauetan:

Eta guri zer eskatzen digute?

  • Ethical Trading Initiative Empresa, sindikatu eta ONGen aliantza bat da. Munduko langileen lan baldintzak errespetatuak izatea du helburu.
  • World Fair Trade Organization Bidezko merkataritza bultzatzen du. Bere helburua pobrezia, aldaketa klimatikoa eta krisi ekonomiko globala ekiditea da.

Erabilitako packaginga eta transportea zehazten dira ondoren, eta zertifikatu guztien kopia txertatzen da izen-ematearekin batera. 

Eta zertarako balio dio kontsumitzaileari guzti honek? Bada mugimendu orotan gertatu den bezalaxe, honetan ere etxe bakoitzak bere zertifikatu propioak sortu ohi dituelako. Ezer ofizialik esan gura ez dutenak, baina “Organic” diotenak. Eta tamalez engainatu egiten gaituztenak. Bide honetatik behintzat, argiago duzue zer den erreferentea den azoka profesional batek hobesten duena. Edo behintzat jakin dezakezue jasangarria izan gura duen marka bat zeren atzetik dabilen. 

Inondik inora ez du esan nahi zertifikatu gabe moda jasangarria egin ezin dugunik. Baina ulertarazi gura nuen zertifikatuak zertan laguntzen dion marka bati. Aipatutako zertifikatuen inspekzioak gainera zorrotzak direla jakin, eta hori dela sarri produktuaren prezioa igotzen duena. Mantentze lana, etengabeko garbiketak eta eguneraketak eskatzen baitituzte.

Eta guri zer eskatzen digute?

Detaile bezala, eta moda merkatu gehienetan aurkituko ez duzuen bezalaxe, hemen, babesle gisa Vogue eta Glamour bezalakoez gain GreenPeace ere aurkituko duzue.  Esan gabe doa, lehenengo biak mugimendura beranduago batu zirela. Jaiotza bada, esanguratsua da hasieratik.

Eta guri zer eskatzen digute? / Eta guri zer eskatzen digute?
antxia, azoka profesionalak, azokak, bangladesh, Berlin, bluesing, cradle to cradle, ekologia, Ekonomia, ethical fashion show, etika, fashion revolution, gizarte lana, gots, Greenpeace, ilo, jasangarritasuna, katalin antxia, Kultura, moda, moda azokak, moda ekologikoa, moda industria, moda jasangarria, ohial ekologikoak, oihalak, produkzioa, transparentzia, zertifikatuak modan
katalin Antxia

@themodubat Sortzailea naiz zentzurik zabalenean. Modaz eta moduaz edo patroien formaz hitzegin gura nuke zurekin. Eztabaidak diseinuratzeko proposamenak beti dira ongietorriak nirean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude