Esaera zaharrak berritu ala hil

Esaera zaharrak berritu ala hil –

Asko dira gure esaera zaharren artean “andre” edo “ emakume” hitza bilatzeko jarrita sareko bildumetan aurkitzen diren astakeriak. Lotsagorritzekoak dira gehienak.

Baina hor daude, hainbestetan harrotasunez ohoratzen dugun gure euskal memoria kolektiboaren erakusgarri.

  • Kontuz mandoarekin atzetik, zakurrarekin aurretik eta emakumearekin alde guztietatik
  • Astoa eta emakumea ez zaizkio iñori uzten.
  • Andrea ta astoa temosoak
  • Ahuntza, astoa ta emakumea ez ditu iñork teman autsiko
  • Andrea (h)artzeko ta astua erosteko, zu(h)urtzia da be(h)arrezko.

Gure esaera zahar zenbaitek adierazten digutena ikusita, Euskaltzaindiako eta Euskal Idazleen Elkarteko larrialdi kabinetea biltzea eskatzen dut sortu dezan batzorde bat edo azpibatzorde bat edo zeharkako lerro estrategiko bat esaera berriak sortzen hasteko. Ze esaera zaharren-zerrenda-beltza… luzea da, oso-oso luzea:

  • Emakumeari eta lapurrari okasiorik ez ipini.
  • Emakumea eta gezurra egun berean jaio ziren.
  • Andreak sukaldie bete eiñ bie dau.
  • Emakumeak gobernatzen duan etxia ta oilluak gobernatzen duan baratza berdiñak.
  • Andrea gustura eukitzeko, a(h)aria bezela batetik bestera ibili behar da pasiatzen.
  • Andreak eztu alper egon behar, oiloak pixa in bitartean.
  • Andrearen indarra, titiak eta negarra.
  • Emakumearen negarra ta ahuntzaren edo antxumearen orroa berdintsuak

Nik ez dakit Gotzon Garatek esaera zaharrak bildu zituenean gizonezkoei bakarrik galdetu zien edo zer! Presazkoa da esaera zaharretatik esaera berriak sortzea. Diru publikoz finantzatu beharko genituzke dozena erdi bat lanpostu altxortegi hori berritzeko. Batzorde hori, bistan da, emakumeek gidatuko lukete. Eta horrela, gure iruditeria berritzeaz gainera, emakume poetez betetako lanpostuak sortuko genituzke. Gure irudimena eta imajinarioa berritzeaz gainera, poeta bakar bat ere langabezian gehiago geratu ez dadin.

Esaera zaharrak berritu ala hilEsaera zaharrak berritu ala hil

La terre est bleue comme une orange

Zer duzu buruan “Esaera zaharrak berritu ala hil”-ri buruz

  • Insistentzia 2019-11-16 12:48

    Guztiz babesten dut ekimena, lanpostu eskaintza sexista barne. Gero eta lehenago hasiz dekonstrukzioaren bide hau, gero eta lehenago amaituko da.