Emakumeen egoera munduan zehar

Emakumeen egoera munduan zehar

Munduan zehar emakumeak era askotan tratatu izan dituzte. Herrialde batzuetan emakumeak errespetu handiz eta mirespenez zaintzen dituzte, jainkotzat ikusten dituztelako. Aldiz, beste herrialde askotan emakumeek ez dute hainbeste zorte on izaten eta esklabotzan edo gizonen menpe bizi dira.

Hasieran esan dudan bezala, herri gutxi batzuk daude non emakumeak oso ondo tratatzen dituzten, adibidez Islandian, hor emakumeek hezkuntzan oso sarrera onak dituzte eta osasunean zainduta daude. Horretaz aparte beste leku batzuetan ez bezala politikan eta ekonomian parte har dezakete. Islandian emakumeak ez dute ezer debekaturik, gizonen antzera edozein lan egin dezakete.

Emakumeen egoera munduan zeharAldiz, bigarren kasuan, herri askotan emakumeek gizonek baino eskubide gutxiago dituzte. Esan daiteke Iran dela azpigaratuen dagoen herrialdeetako bat. Horrelako herrialdetan emakumeak emakumea izateagatik egunero borrokatu behar dute bidegabekerien eta oztopo sozialen kontra, hala nola, derrigortutako ezkontzak, politikan parte hartzeko eskubide eza edo soldata desberdintasuna; kasu hauek gutxi batzuk dira pairatu behar dituzten guztietatik.

Nire ustez ordua da gizakiok, emakumeok, haurrok edo edonork eskubide berdinak izateko bizitzako edozein aspektutan. XXI. mendean egonda gizona ez da egon behar emakumearen gainetik ezta emakumea gizonaren gainetik. Guztion eskubideak berdinak izan behar dira guztien artean ondo bizitzeko eta ez beldurrez bizitzeko.

Emakumeen egoera munduan zehar
desberdintasuna, emakumeak, Mundua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude