Emakumeak munduan

Emakumeak munduan

Emakumeak munduan

Badirudi gaur egun mundu osoan zehar emakumeak gutxiago diskriminatzen direla, baina egia oso bestelakoa da.

Europan bertan bizi garen emakume gehienok bizitza duin bat izateko aukera dugu, baina, badaude oraindik hainbat faktore emakumeen zapalketa adierazten dutena. Adibidez: matxismoa, soldata desoreka, etab.Egia ez badirudi ere, gure bizi kalitatea beste emakumeenekin alderatuz, askoz hobea da.

Erlijio musulmana praktikatzen duten estatuek, adibidez, emakumeak ezer izango balira bezala tratatzen dituzte. Haien ustez, umeak edukitzeko bakarrik balio dute eta gizonek egiten dituzten gauza txarrak emakumeen erruz egiten dituztela pentsatzen dute, emakumea deabrua izango balitz bezala. Emakumeei ezarritako zigorrak oso gogorrak eta ez dira bidezkoak. Emakumeak jotzeko ala txarto tratatzeko eskubidea dutela uste dute eta heriotza zigorrak jartzen dizkiete familiaren ohorea manten dezaten.

Lapidazioak erabiltzen dituzte heriotz zigorretan, hau da, emakumea herriaren futbol zelaira edo plazara eramaten dute eta bertan gerriraino lurperatzen edo zulo batetan sartzen dute. Gero, eskuak bizkarrean lotzen dizkiote eta haren familiakoek harri bana botatzen diote. Azkenik, herri osoko gizonek harriak botatzen dizkiote hil arte.

Beste adibide bat Txina da, han mutil bat izatea ume bezala ohoretsuagoa da neska bat izatea baino. Antzinean Txinan lege bat ezarri zuten: familiek bakarrik ume bat izan zezaketen. Horregatik ‘’Las habitaciones de la muerte’’ izeneko gelak existitu izan dira. Gela horiek umezurtzegietan zeuden, han neskak nonbaitetara lotu egiten zituzten eta janaririk ezta urik eman gabe,bertan uzten zituzten hil arte.

Urtero milaka emakume biktima daude munduan matxismoaren ondorioz, herri horietan emakumeen pentsatzeko modua ez delako kontuan hartzen. Gure laguntza behar dute bizitza duin bat izateko aukera edukitzeko, ikasteko eta lan egiteko. Emakume horien bizitza oso gogorra da eta asko gizonen menpean bizi dira. Munduak oraindik aldaketa asko behar ditu guztien duintasuna posible izan dadin eta giza eskubide guztiak eskuratzeko.

Badirudi gaur egun mundu osoan zehar emakumeak gutxiago diskriminatu egiten direla, baina egia oso bestelakoa da
Emakumeak munduan

6 pentsamendu “Emakumeak munduan”-ri buruz

  • Xehetasunak alde batera utzita, egiten duzun salaketarekin bat nator. Emakumeen giza eskubideak behin eta berriz zapaltzen dituzte munduko hainbat herrialdetan.
    Diozun bezala, herrialde islamiarretan zanpaketa hau bereziki bortitza eta onartua izan ohi da.

    Suposatzen dut gaztea zarela. Hala bada, zure iritziak moldatu eta zehaztu egingo dituzu pixkanaka. Prozesu horretan laguntzeko gomendio bi:
    1) Ezazu inoiz begibistan dagoena ukatu, aldez aurretik onarturiko ideologia batekin talka egiten badu ere. Moldatu iritzia errealitatera, eta ez alderantziz.
    2) Kontrako iritziak ez dira erasoak. Eztabaidatu gabe ezin da ezer ulertu.

  • Gauza bakar batez kexatuko naiz, soldata desorekaren kontuarekin, hori zehazteko testuingurua desitxuratzen dituzten datuak hartu eta nahasten dituzte “opresio patriarkala” dagoela salatzeko. Esate baterako, saku berberan sartzen dituzte kategoria ezberdineko soldatak, amatasun-bajak edo ordu estrak kobratzen dituztenen soldatak eta datu anabasatsu horretatik lekuz kanpo dauden ondorioak ateratzen dituzte.
    Gizonok emakumeak baino ordu estra gehiago egiten ditugu eta horregatik gure soldata handiagoa da.

    Emakumeek amatasun-baja kobratzen dute haurdun badaude, hau da, bajan dauden hilabete horietan gutxiago kobratzen dute lanean ari ez direlako.
    Beraz gauza horiek dira soldatetan desorekak sortzen dituzten kontuak, baina errealitatean emakume eta gizon batek berdin kobratzen dute lan bera egiteagatik (antzinatasuna, hizkuntzak eta bestelako plusak alde batera utzita, hau da, oinarrizko soldata). Horretarako daude soldata-taulak.

  • Biktimismoa erabiltzen duzue Europako eta Euskal Herriko feministek. Hemengo emakumeek arazo larririk ez duzuenez herrialde munsulmanetako emakumeen arazoak erabiltzen dituzue biktima moduan aurkezteko zuen burua.
    Helburua femisten boterea handitzeko gosea duzuelarik, emakume munsulmanen sufrimendua erabiltzea ez da oso etikoa, haiengatik ez baituzue ezer eginen.
    Azkenik, Euskal Herrian emakumeak zapaldutata daudela, bereziki euskaldunen artean, gezurra da, behin eta berriz errepikatutako gezurra, hori bai.

    • Non bizi zara zu?
      Eta San Ferminetan bortxatuak ? Eta Ibarran? Eta … eta hainbat eta hainbat etxetan?

      • Leioan eta Bilbon bortxaketak egon dira egunotan. Biak atzerritarrak. Antzeman dituzte. Baina atzerritarrak direnez, Berria eta Argian txintxik ere ez dute esan.

        Horrela, jendearen pertsepzioa oso irreala da. Baina Udaltzailgoak 2011an argitaratu zuen bezala, bortxaketen %80 atzerritarrek egiten dute.

        Suedian edo Alemanian gauza bera gertatu da. Bortxaketak atzerritarrek eginez, gero, mutu. Ikusi hurrengo bideoa:
        https://www.youtube.com/watch?v=3KSJY0c8QWw
        Sweeden, rape capital of Europe.

  • Alemanian, musulmanek emakumeen egindako erasoak ezkutatzen saiatu ziren, bai poliziak eta bai komunikabideek.
    https://es.wikipedia.org/wiki/Agresiones_sexuales_de_Nochevieja_en_Alemania

    Euskal Herrian gauza bera gertatzen da. Egoera lotsagarria, absurdoa, nazkagarria.
    Emakumeen eskubideen aldekoa naiz. Baina errealitatea modu absurdoan eta antinaturalean aldrebestearen aukakoa. Adibidez, gizonei informatika edo mekanika gehiago gustatzen zaie. Gehiago arriskatzen dute. Agresiboagoak dira.
    Emakumeek beste izaera dute. Beste interes arloak dituzte (erizaintza, umeak, literatura…).

    Ezaugarri horiek onartzea ez da ez txarra ez ona. Enpresari eta agintari gehiago gizonak badira, seguruenik anbizio eta botere grina handiago dutelako izango da. Gaur egun, zorionez, emakumeek aukera dute agintari postuetan egoteko. Baina gehienetan ez dute interesik horretarako. Hori ez da txarra ez ona. Baina onartu behar dugu horrela dela, “matxismo” hitz aipatu gabe.

    EHan berdintasuna lortu dugu ia erabat. Beste kontua bat da munduan zehar dagoen egoera.