Dominikar Errepublikatik oihartzuna

Dominikar Errepublikatik oihartzuna

Dariana txikia bere familiarentzako ur bila joaten; Roberto goxoa, berarentzako eta beste umeentzako eskola eraikitzen; Daniela, azkarra bezain langilea, 15 urterekin haurdun gelditu da eta ez diote ikasten jarraitzen uzten… Dominikar Errepublikan ezagutu ditudan pertsona ikaragarrietako batzuk dira. Baina eta, norbaiti inporta al zaio?

Dominikar Errepublikatik oihartzunaGizarte honen korronteek, noraezean doan itsasontzi bat bagina, irla bakartietara eramango gintuzkete. Irla bakartietara non inporta duen bakarra selfietan ondo ateratzea eta facebooken lagun asko edukitzea den. Ez du axola ondokoak zure besarkadaren beharra duen, jadanik “carita sonriente” bat bidali baitiozu. Dominikar Errepublikatik oihartzunaEz du axola aspaldian inorekin barre algarak ez badituzu bota eta gauetan negar batean lokartzen bazara, whatsapp talde askotako kide baitzara. Dominikar Errepublikatik oihartzunaEz du axola ere, gure berdinkide bat beste lurralde batean gosez hiltzen ari bada edota ura lortzeko 3 orduko bidaia egin behar badu. Izan ere, oso urruti daude denak guri zer edo zer sentiarazteko. Irla bakarti horietan ingurukoen oihartzunak ez dira entzuten. Gure pentsamenduen jabe den ahotsa isiltzen doa poliki-poliki irla bakarti horietan ere. Hau galtzera ere iritsiko gara?

Bai, Ane, Donostian bizi den klasekidea, kezkatua dagoela bere kotxeko gidabaimena noiz aterako duen, hunkitu zen haien historia jakitean. Bai, Mikelek, ez dakiela bere selfiean ondo atera den, galdetu zidan haien berri Euskal Herriko lurraldeak berriro zapaldu nituenean. Eta Gorkak, nirekin Dominikar Errepublikara joandako beste boluntario batek, bertakoen argazkiak facebookera igo zituen esaldi oso politekin. 200 bat “me gusta” jaso zituen. Atzo galdetu nion eta jadanik ez ditu bertako umeen izenak gogoratzen. Baina pozik dago. Esperientzia horrek asko lagundu dio; facebooken bisita gehiago lortu eta gainera interesgarriago bihurtu omen baitu. Eta nik, zurrunbilo horren erdian, galdetzen diot nire buruari: Hori al da dena? Izen ahaztu batzuk? Denborak lausotuko dituen aurpegi batzuk? Esperientzia ikaragarri bat, poliki-poliki anekdota bihurtuko dena?

Dariana txikia bere familiarentzako ur bila joaten; Roberto goxoa, berarentzako eta beste  umeentzako eskola eraikitzen; Daniela, azkarra bezain langilea, 15 urterekin haurdun gelditu da eta ez diote ikasten jarraitzen uzten… Dominikar Errepublikan ezagutu ditudan pertsona ikaragarrietako batzuk dira. Baina eta, norbaiti inporta al zaio?

Republika Dominikatik oihartzuna

dominikar errepublika, gizartea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude